Jean-Yves Ferri

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Jean-Yves Ferri 1959an Algerian jaiotako frantsesa da. Komikigintzan irudigile, koloregile eta gidoilari gisara lan egin du eta ezagunago bihurtu dena 2013 urtetik aurrera Asterix pertsonaiaren album berrien gidoilari bihurtzean.

Fluide glacial aldizkarian lanak argitaratu zituen 1993 urtetik aurrera eta Aimé Lacapelle saila sortu zuen 2000 eta 2008 urteen artean.

2002 urtetik aurrera Manu Larcenet marrazkilariarekin batera Le Retour à la terre komiki saila sortu zuen eta beste lan batzuk ere egin ditzute elkarlanean.

2011ko uztailaren 25ean Albert Uderzo eta Hachette Argitaletxeak Asterix pertsonaiaren abentura berrien gidoilari gisara aurkeztu zuten Jean-Yves Ferri, eta marrazkien ardura Didier Conrad-en esku utzi zuten. Aurkezpen horrekin Asterix pertsonaiaren sortzaile eta gidoilari Goscinny hil ondoren Uderzo marrazkilariaren esku geratu zen saila beste komikilari batzurekin jarraitzeko erabakia berretsi zen. (Igor Leturiaren Blogean informazio gehiago)

Asterixen ibilbide berrian, bi autore hauen lehen lana 2013an argitaratu zen, Asterix eta Piktoak, sailaren 35. albuma; 2015ean Zesarren Papiroa eta 2017an Asterix Italian argitaratu ziren.

2019an argitaratu da Vertzingetorixen alaba albu.a, saileko 38.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

Asterix bildumaren album berriak

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
10 URRIA
2019 asterix vertzingetorixen alaba.jpg
Vertzingetorixen alaba SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 38 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia 2019 10 urria La Fille de Vercingétorix Les Editions Albert René
2017 10 URRIA
ASTERIX ITALIAN.JPG
Asterix Italian SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 37 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia 2016 10 URRIA Astérix et la Transitalique Les Editions Albert René
2015 10 URRIA
2015 zesarren papiroa.jpg
Zesarren Papiroa SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 36 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia / Usua Lasa 2015 10 URRIA Le Papyrus de César, Les Editions Albert René
2013 10 URRIA
2013 asterix piktoak.jpg
Asterix eta piktoak SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 35 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Usua Lasa 2013 10 URRIA Astérix chez les Pictes,Les Edition Albert Rene
2010 Asterixen eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 34 Goscinny eta Uderzo Uderzo Frantsesetik itzulia Usua Lasa Urkiri / Joseba Ossa 2009 L'anniversaire d'Astérix et Obélix. Le livre d'or (Les Editions Albert René)