Garazi Albizua
31.221.171.102 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 13:51, 30 abuztua 2022
Garazi Albizua Castelao Santurtzin 1985 urtean jaiotako idazle, irudigile eta komikigilea da. Tailer eta ikastaroak ere gidatzen ditu, adibidez Santurtzi eta Erandioko literatura taldeak, Bilboko Louise Michel liburutegiko sormen tailerra eta bestelakoak Emakumeen etxeetan ere.
2019an Argiako elkarrizketa batean xehetu zituen ordurarteko bere ibilbidearen gakoak.
Fantasia irakurtzen nuen zientzia fikzioa baino gehiago. Irakurri nuen lehenbiziko liburua Sorgin txikia izan zen, izebak oparitu zidan. Ordura arte komikiak irakurtzen nituen. Horrekin estreinatu nintzen fantasian, eta sekulako deskubrimendua izan zen emakume protagonista batekin topo egitea, komikietan gizonezkoak baitziren protagonista. Fantasiaren munduan barneratzean, baina, beste emakumezko protagonistarik askorik ez zegoela ikusi nuen. Erreferente horren beharra sumatu nuen luzaroan.
Publizitate eta diseinu grafikoaren arloan goi-teknikari ikasketak egin ditu, teknologia berrietan prestatzaile gisara egin izan du lan.
2015 urtean &Nola egiten dute dordokek?' izan zen bere lehen ipuin liburua, haur literatura arloko lana Jon Garayren marrazkiekin.
2017an Denon Artean/Cenlit argitaletxearentzako 'Kemena' komikia sortu zuen.
AUTOREAREN KOMIKIAK EUSKARAZ
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 11 AZAROA | Kemena | Denon Artean Cenlit | Garazi Albizua | Garazi Albizua | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 11 AZAROA |