Martin Etxeberria Garro

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Martin eta Xabier Etxeberria Garro anaiak 1974 urtean Zarautzen jaiotako euskal idazleak dira, komiki gidoigintzan ere aritzen direnak hainbat marrazkilarirekin elkarlanean: Jon Mikel Udakiola, Aritz Trueba... Rekalde Ortzadar komiki lehiaketan sari bana irabazi dute.

www.etxeberriak.eus webgunean kontatzen dutenez, 90 hamarkadaren amaieran hasi ziren elkarrekin idazten, eta Haur literaturako ipuin bat elkarrekin idazteko saiakeratik abiatuta Lizardi Saria eskuratu zuten eta 1999 urtean Ereinek liburua argitaratu zien:'Airean ere negu usaina nabari da'

Ordudanik bakarka edo bikotean literatura, zinemagintza eta material pedagogikoaren sorkuntza alorretan bide oparoa egin dute.

2018ko abenduan Urolako Hitzari kontatu zietenaren arabera hamaika proiektu zituzten esku artean Etxeberriatarrek.

“Askotan, zirku txinatar bateko malabarista bat banintz bezala sentitzen naiz, plater guztiak biraka mantendu beharrean”, dio Xabierrek. Gidoigintza munduan murgildu dira azkenaldian. Horren emaitza izan da Margolaria filma, Iker Treviño eta Oier Aranzabalekin batera egindako lana. Komikietarako gidoiak ere egiten aritu dira, eta serie pare baterako proiektuekin ere badabiltza. Margolaria filma ekoiztu zuen produkzio etxe berberarekin (Maluta Films) ere dokumental berri bat dute esku artean. Oraingoan, Zamorako apaizen kartzelaren inguruko film luzea egingo dutela aurreratu dute. Horrez gain, haur literatura lantzen ere ari dira bi anaiak.

KOMIKI PROIEKTUAK: PENTSATU, TALDEA OSATU, ARGITALETXEA BILATU...

2012 urtean Etxeberria anaiak Ikastolen elkarterako lanean ari zirela Aritz Trueba marrazkilariarekin hasi ziren harremanetan Zootropo ipuin animatuen proiekturako.

Hitzen Uberan atariari eskainitako elkarrizketan, Xabier Etxeberriak horela kontatzen du nola sortu zen elkarlanaren hazia: “Ikastolen Elkartean lan egiten nuenean hango marrazkilari batek, Aritz Truebak, nire liburu bat irakurri zuen eta galdetu zidan ez ote neukan istorio bat komikian marrazteko modukoa. Martinek eta biok bagenuen istorio bat buruan eta gidoira pasa genuen, komikira lehenbiziko aldiz, eta hor hasi ginen hirurok lanean."

Aritz Truebak Usandizaga ikastetxeak ilustratzaile ezberdinei egindako elkarrizketa sailean proiektuaren eta lantaldearen bilakaera nolakoa izan zen kontatu zuen:

“Beraiek bazuten ideia bat, mitologia, gertakari historikoak eta abenturak nahasten zituen argumentu bat, eta horri heldu genion. Animazio bat egitea zen hasieran asmoa, baina gerora, istorioak zeukan luzera eta ezaugarriak kontutan hartuta, beharbada komiki formatuan egitea egokiagoa zela ikusi genuen. Ikastolen elkarteko lankide dudan eta Sirimiri Films eskolan nire irakasle izandako Jon Mikel Udakiolaren esperientzia eta ekarpena ere erabakiorra izan zen komikiaren alde egiteko apustu horretan."..." 

Jakin aldizkariak ere eman zuen komiki proiektu honen berri:"Udakiola komikigintzan eta ilustrazioan ibilbide luzeko sortzailea dugu, eta berori integratu zuten taldean, aholkulari moduan, gidoitik eszenetarako bidea gidatzeko asmoarekin."

Ondoren Josu Igoa informatikari Beratarra eta ikastolen elkarteko lankidea sartu zuten taldean, proiektuak teknologi berrien arloan ere dimentsio sendoa eduki zezan. Josevisky komikigilearekin multimedia proiektuetan elkarlanean aritutakoa da Igoa.

Horrela Bortz taldea sortu zuten eta Buyan komikian sortzekoprozesuan buru belarri murgildu ziren. Facebook-ean proiektuaren bilakaera erakutsi dute.

Jakin aldizkariaren arabera Narrazioaren abiadura biñetetan sartzean eztabaida luzeak izan dituzte, biñeten kopuruak, beraien aniztasuna, perspektiba edo adierazpenen ingurukoak. Taldeko eztabaidak izaten dira guztiak, ekarpen guztiek dute zeresana beraz komikien sortze prozesuan, nahiz eta bakoitzak gero bere arloari ekin. Udakiolaren etxeko sotoa izan dute lantoki; bertako paretetan biñetak itsatsi eta paperaren gainean aldaketak eginez hasi ziren. Taldean IKTetan aditua den Josu Igoa kidea izanik, lanerako aplikazio bat sortu eta berorren gainean egiten dituzte ekarpen eta aldaketak"

BUYAN KOMIKIAREN SINOPSIA

Buyan komikia horrela deskribatu dute "XIII mendeko errusiar printzerri batean kokatzen da komikia. Bertan  Nenetsiako tundratik hildako bere maitea berreskuratu nahian Buyan uharte mitikora iritsi nahi duen Maansi gaztearen gorabeherak ezagutuko ditugu, datu historikoak eta mitologia eslabiarra nahasten dituen istorio original honetan"

Jakin aldizkariaren arabera, 2016 urtean “bost albumetan argitaratzeko asmoa dute eta gaur-gaurkoz bukatzear dute aurreneko komiki albuma.”


REKALDE-ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETAK

Bien bitartean, 2013 urtean III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketan Xabier Etxeberriaren hitzekin osatutako  Txorimalo komiki istorioak saria eskuratu zuen: gidoia Jon Mikel Udakiolarena zen, eta Javier Ojuelek egin zituen marrazkiak.

Eta 2016ean V. Rekalde-Ortzadar Lehiaketan Martin Etxeberriaren olerkiekin eta Jon Mikel Udakiolaren marrazkiekin 2014 urtean sortutako 'Azken balea' istorioak jaso zuen saria.

2018: UDAKIOLAREKIN ELKARLANEAN, 7 KORAPILO KOMIKIA

Itsasoarekin harremana zuten komiki laburrak lantzeari 2014 urtean ekin zioten Etxeberria anaiek eta Jon Mikel Udakiolai elkarlanean, lehen aipatutako 'Azken balea' istorioarekin: 2015ean beste istorio bat sortu zuten, 2016ean bi gehiago... eta azkenik 2018an bildu zituzten 7 korapilo komiki liburuan Txipibooks argitaletxeari esker, Udakiolak urtebete lehenago martxan jarri zuen proiektua; https://www.berria.eus/paperekoa/1819/030/001/2018-04-25/hemengo_argitaletxeek_egindako_esfortzua_txikia_izan_da.htm Berriari horrela kontatu zioten: urtebetez «29 argitaletxetan ezezkoa jaso ondoren, erabaki genuen marka bat sortzea liburua Interneten saltzeko» eta ondorioz Udakiolak Txipibooks zigilua jarri zuen martxan. 2018an 7 korapilo argitaratu baino lehen Udakiolak 2017an Mordillo marrazkikaria inspirazio modura hartuta, 90ko hamarkadan Udakiolak berak marraztutako12 orrialderen bilduma.

7 korapilo lanari buruz, Berriako artikuluan horrela deskribatzen dute autoreek "Eleberrian azaltzen diren korapiloak, hortaz, norberak barnean dituen loturak dira, edota gizarteak askatu beharreko matazak. Gaixotasuna, indarkeria matxista, ekologismoa, antimilitarismoa... itsasoaren babesean gai horiei guztiei heldu diete egileek zazpi ipuinez osatutako lanean"

KOMIKIAK FRANTSESEZ ETA INGELESEZ

Azken urteetan komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak Buyan proiektua eskuetan zutela, tartean Poloniako Lodz hiriko Komiki Jaialdian egon ziren eta Angoulemeko komiki azoketan editore bila aritu ziren.

Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:

“Saiatu ginen hemengo argitaletxeetan mugitzen, eta ezezkoak jaso genituen. Orduan Angulemako jaialdira joan ginen, proiektua frantsesera itzuli genuen Martinek eta biok, hara bidali eta elkarrizketa batzuk lortu genituen argitaletxe batzuekin. http://etxeberriak.com/eu/archivos/15766

Argitaletxe frantses batek baiezkoa eman zigun. Gero, probatzeagatik, ingelesera pasa genuen. Estatu Batuetako argitaletxe batek ere baiezkoa eman zigun, eskubide guztiak erosi eta gero frantsesezkoari salduko dizkio... “

Horrela. Insight cómics etxeak Estatu Batuetan ingelesez argitaratuko du komikia, Sadkod's shadow izenburupean https://m.facebook.com/buyancomic/photos/a.835364116571496/1872555526185678/?type=3&eid=ARArCLp7dYIIbnI9mCvptdyaY_Kbp6C_4hrb5qx_G9IYolqzhmJ3kaswffnS5ZnlyaoaC6BfNJVrPamZ

Buyan komikiarekiko interesa agertu zuen frantziako Aquileos argitaletxearekin Etxeberria anaiek Julia Cejas Murtziako marrazkilariarekin osatutako Margot komikia argitaratzeko aukeraz mintzatu ziren.

BUYAN EUSKARAZ: PROIEKTU AUKERATUA EUSKO JAURLARITZAK ANTOLATUTAKO KOMIKIAK ARGITARATZEKO LEHIAKETAN

Aritz Trueba marrazkilariak eta Buyan komikia sustatzen duen ekipoak "BUYAN – Sadkoren itzala” proiektua komiki batean gauzatzeko diru laguntza jasoko duten 2019an komikia argitaratzeko.

https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=1885109124930318&id=801888999919008&_ft_=mf_story_key.1885109124930318%3Atop_level_post_id.1885109124930318%3Atl_objid.1885109124930318%3Acontent_owner_id_new.801888999919008%3Athrowback_story_fbid.1885109124930318%3Apage_id.801888999919008%3Aphoto_id.1885108594930371%3Astory_location.4%3Astory_attachment_style.photo%3Apage_insights.%7B"801888999919008"%3A%7B"role"%3A1%2C"page_id"%3A801888999919008%2C"post_context"%3A%7B"story_fbid"%3A1885109124930318%2C"publish_time"%3A1536648738%2C"story_name"%3A"EntStatusCreationStory"%2C"object_fbtype"%3A266%7D%2C"actor_id"%3A801888999919008%2C"psn"%3A"EntStatusCreationStory"%2C"sl"%3A4%2C"dm"%3A%7B"isShare"%3A0%2C"originalPostOwnerID"%3A0%7D%2C"targets"%3A%5B%7B"page_id"%3A801888999919008%2C"actor_id"%3A801888999919008%2C"role"%3A1%2C"post_id"%3A1885109124930318%2C"share_id"%3A0%7D%5D%7D%7D&__tn__=%2As%2As-R

KOMIKIGINTZAN BETE BETEAN

Xabier Etxeberriak Hitzen Uberan atarian horrela kontatu zuen argitaletxea aurkitzeko ibilbidea:

 “Niri komikia beti gustatu izan zait, baina gidoien munduan bat-batean sartu ginen. Orain dagoeneko beste proiektu bat daukagu bideratua Estatu Batuetako beste argitaletxe batekin, eta beste hiru gidoi ere martxan ditugu. Orain gehiago ari gara gidoiak idazten, batez ere komikientzat, literatura baino. Aurten suertatu da Martinek poesia eta nik nobela publikatzea, baina komikigintzan gabiltza gehiago.”