'''KOMIKI LEHIAKETEN ATALA'''
Edukiak
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2019 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2019 urteko deialdia argitaratu da eta eskaerak aurkezteko azken eguna apirilak 8 izango da. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat emakume batentzat. |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
11. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lan guztiak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira. |
ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK
- Basauriko Ganorabako komiki lehiaketa. Aurreko urtetan otsaila/martxoan zabaldu ohi zen epea.
- Portugalete Uri Urena komiki lehiaketa. Aurreko urtetan otsaila/martxoan zabaldu ohi zen epea.
- Ibarrako-Galtzakomik komiki lehiaketa. Udara eta gero egin ohi da deialdia.
LANAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA DUTEN LEHIAKETAK
BILBOKO ITSAS MUSEOKO I.KOMIKI LEHIAKETA |
Lanak aurkezteko azken eguna, otsailak 22. bitarte. Lehiaketak, 3 kategoria izango ditu: lehena, 6-12 urte bitarteko umeentzat, bigarrena, 12-18 urte bitarteko gazteentzat eta azkena 18 urte baino gehiagoko helduentzat. izango dute lanak aurkezteko aukera. |
KOMIKIA ETA ITSASOA | Martxoaren 1era bitarte aurkeztu ahal izango dira lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta COMIKDek (Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka) antolatutako lehiaketa honetara. |
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK 2019 | 2019ko martxoaren 4ean amaituko da lanak aukerkezteko aukera.
Diru laguntzaren helburua sorkuntza-lan baten ekoiztepena diruz laguntzea da:ikusizko arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan. Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe. |