'''KOMIKI LEHIAKETEN ATALA'''
85.84.155.226 (eztabaida) (→2019 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 09:07, 3 uztaila 2019
Edukiak
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2019 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
Une honetan ez dugu informaziorik
ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK
- Ibarrako-Galtzakomik komiki lehiaketa. Udara eta gero egin ohi da deialdia.
LANAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA DUTEN LEHIAKETAK
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA |
Otsailak 5 izan zen lanak aurkezteko azken eguna |
BILBOKO ITSAS MUSEOKO I.KOMIKI LEHIAKETA |
otsailak 22. izan zen lanak aurkezteko azken eguna bitarte. Lehiaketak, 3 kategoria izango ditu: lehena, 6-12 urte bitarteko umeentzat, bigarrena, 12-18 urte bitarteko gazteentzat eta azkena 18 urte baino gehiagoko helduentzat. izango dute lanak aurkezteko aukera. |
KOMIKIA ETA ITSASOA | Martxoak 1 izan zen lanak aurkezteko azken eguna lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta COMIKDek (Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka) antolatutako lehiaketa honetara. |
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK 2019 | Martxoak 4 izan zen lanak aurkezteko azken eguna
Diru laguntzaren helburua sorkuntza-lan baten ekoizpena diruz laguntzea da:ikusizko arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan. Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe. |
2019ko otsailean amaitu zen epea lanak aurkezteko [http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa/lang/eu Koldo Mitxelena Sariketan]: Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu bost modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, bertsoa etamikroipuina. Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete