Dani Fano

komikipediatik
85.84.152.233 (eztabaida) ("SASI ARTEAN ELGETA" ALBUM PROIEKTU BERRIA)(r)en berrikusketa, ordua: 23:25, 20 abuztua 2019
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Dani Fano Ardanaz Donostian 1968an jaiotako ilustratzaile eta komikigile gipuzkoarra da: 2005 urtetik aurrera Xabiroi komiki aldizkarian koordinatzaile lanak egiten ditu. Aldizkarietan umore grafikoa landu du eta 2018 biratean 4 komiki argitaratu ditu

Ilustratzaile moduan, Ikastolen Elkarterako lanak egin ditu: Ipuingintzan eta material didaktikoen marrazketan adibidez Olentzeroren oparia, Helikopteroa ikastolan, Hansel eta Gretel, Hiritik mendira...eta multimedia arloan parte zuen Space Search ingelesa ikasteko CDan eta Txango CDan.

Txalaparta Argitaletxerako ilustrazioak egin zituen Gari Berasaluzek idatzitako Elkano: itsasoak emandako bizitza libururako. Azala egiteaz arduratu zen Donostiako Udaleko Liburutegi sareak kaleratutako Azken hamarraldiko euskal komikiari buruzko Irakurketa Gida (2000-2009) lanean.

1998-2002 urteen artean umore grafikoa landu zuen hainbat aldizkarietan: Mutxo! (1998-2000), Ardi Beltza (1999-2000), Kale Gorria(2000-2002)

2001 eta 2002 urteen artean Ipurbeltzen Beto asmatzaile pertsonaia marraztu zuen.

2002-2010 urteen artean Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian Satorrak Ilargian saila egin zuen

Ikastolen Elkarteak Xabiroi aldizkaria sortu zuenetik, 2005 urtean, koordinatzaile lanak egin ditu, eta aldizkari honetan agertu dira gero album formatuan argitaratutako bere 3 lan: gidoiak eta marrazkiak egin zituen TeleAtoi: kalabaza haluzinogenoak (2005ean hasitako saila,albuma 2010ean) eta Anubis 3.0 (200xan hasitako saila,albuma 2012an) lanetarako, eta gidoiaz arduratu zen Kortsarioen Ostatua komikian, Guillermo Gonzalezen marrazkiekin(20XXean hasitako saila,albuma 2015ean).

2012an El Balanzin aldizkarian Harkaitz Canoren Pianoa edaten aritu da olerkiarekin istorioa sortu zuen, eta urte horretan Rumble aldizkariko azala egin zuen eta elkarrizketa egin zioten.

Gaur 8 aldizkarian argitaratu ziren bere lan batzuk

H28 aldizkarian parte hartu zuen ere. Gaur8 aldizkarian argitaratu dira bere lanak ere.

Egin dizkioten elkarrizketa guztietan nabarmentzen denez, komikia Dani Fanorentzat lanbide bat baino gehiago da: Xabiroi aldizkarirako egindako koordinatzaile lanaren bidez egileen arteko sare lanak bultzatu ditu, estilo anitzetako komikilarien irudiak ikusi daitezke aldizkarian, idazle eta marrazkilarien arteko proiektuak sustatu ditu, komikigintza baldintza egokietan garatzeko baldintzak jarri...

Ibilbide honetan komikigintzari buruzko ikuspegi zabal bat eskuratu du Dani Fanok. Honen isla da medio ezberdinetan bere lanari eta komikigintzari buruz argitaratutako elkarrizketak.

Getxoko Komiki Azokan eta Durangoko Azokan Xabiroiren Stand-ean topatu daiteke beti,eta UEUko ikastaroetan eta hitzaldietan parte hartu izan du ere. Komikigunean 3zangotako komiki solasetan parte hartu du moderatzaile bezala eta 2016ean Komikigunean bertan bere ibilbideari buruzko solasaldia egin zen.

2018 bitarte, 8 urte pasa zituen lan pertsonal baten sorkuntzan murgilduta, Miguel Mármol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzaileetako bati buruzko komikia.

2013an “Arte para la memoria y arte para olvidar” hitzaldia eskaini zuen El Salvadorren.

2017 urtean Eusko Jaurlaritzak antolatutako komikiak argitaratzeko diru laguntza deialdiaren 4 irabazletako bat izan zen eta horrela "Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak" komikia amaitzeko azken bultzada izan zuen. Dani Fano bere Facebook orrialdean ematen zituen komikiaren sormen prozesuaren berri

2018ko IRAILA, MIGEL MARMOLEN KOMIKIA ARGITARATUA

2018ko irailean El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen museoaren ekimenez Los doce nacimientos de Miguel Marmol komikia argitaratu zen. El Salvadorren izan zen Dani Fano komikia aurkezten.


Urriaren 18an Astiberri etxearekin euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zen. Koldo Izagirre arduratu zen euskarazko bertsioaz.

Getxoko azokan sinatzen egon zen Dani Fano. Komikigunean urriaren 25ean aurkeztu zen komikia.

Prentsan eta sarean euskaraz agertutako iruzkin batzuk

Beste aurkezpen batzuren artean, Azaroaren 13an. 19:00etan Igor Leturiak gidatutako Intxaurrondoko Komiki Solasaldietan parte hartuko zuen Dani Fanok, eta ondoren Iruñeako katakraken, Zaragozako Komiki Azokan, Bilboko Astiberri Show-ean.......


2019ko martxoa bitarte Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

[2019ko martxoa bitarte Donostiako Aiete kultur etxeko Ilustratzailearen Txokoan ikusi ahal izan ziren bere ibilbidearen lagin batzuk https://www.donostiakultura.eus/m/detalle.php?id=77761&cid=29&pag=3&lang=eu]

Naiz atarian elkarrizketa eta artikulua idatzi zuten erakusketa honen harira

"SASI ARTEAN ELGETA" PROIEKTU BERRIA

2019ko maiatzean EITBKulturaTransit saioak erreportai bat egin zuen Dani Fano elkarrizketatuaz eta bertan jakinarazi zen autorea album berri baten sorkuntza prozesuan zegoela: "Sasi artean Elgeta" komikia lehenik atalka Xabiroi aldizkarian argitaratzen hasi da, aldizkariaren 2019ko ekaineko 52. zenbakian. Goiena atarian ere hitz egin zuen proiektu honi buruz

Koldo Izagirre eta Dani Fanoren arteko lankidetzaren emaitza da ere, eta eta Garluk Aguirre arduratu da koloreztatzeaz.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018 10 URRIA
2018 migel.jpg
Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak Astiberri Dani Fano Dani Fano Edizio elebiduna Koldo Izagirre 2018ko iraila: Los doce nacimientos de Miguel Marmol (El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen, Urrian Estatu Espainiarrean Astiberri.) Dani Fanoren urteetako proiektu pertsonala eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren proiektu saridunetako bat
2015
2015 kortsarioen ostatua.jpg
Kortsarioen ostatua Ikastolen Elkartea/Xabiroi Dani Fano Guillermo Gonzalez Euskaraz Jatorrizkoa 2011 06 Hasiera(Xabiroi Aldizkaria 23)

2013 10 Amaiera(Xabiroi Aldizkaria 30)

2012
2012 anubis.jpg
Anubis 3.0 Ikastolen Elkartea/Xabiroi Dani Fano Dani Fano Euskaraz jatorrizkoa 2008ko Otsailetik 2010eko urrira argitaratu zen atalka Xabiroi aldizkarian (11,12,13,15,16,17,20 eta 21 zenbakietan)
2010
2010 teleatoi.jpg
TeleATOI: kalabaza haluzinogenoak Ikastolen Elkartea/Xabiroi Dani Fano Dani Fano Euskaraz Jatorrizkoa