Maxe L'Hermenier

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Maxe L’Hermenier 1985ean Frantziar Estatuko Fourmiesen jaiotako komiki gidoilaria da. Bere lanen artean euskaraz Harriet Ediciones argitaletxeak 2018an argitaraturako Isaline komikia dago, Yllya marrazkilariarekin sortutako sailaren lehen alea.

Haurra zela komikiekiko  zaletasuna  garatu  zuen, eta fanzine zein beste aldizkari txikietan hasi zen gidoigintzan, eta 2008an  Spirou aldizkarirako  Pirates des 1001 Lunes Komikiaren gidoia egin zuen, beranduago album bilakatu zena. Telebistako marrazki bizidunen gidoiak egin ditu ere. Komikian  Wakfu Heroes sailean parte hartu du, Boufbowl sailean, istorio klasikoen komiki egokitzapenak egin ditu... Informazio guzti hau frantses Wikipediatik eskuratu da, eta  honen arabera autoreak errealismoa, umorea eta zientzia fikzioaren alorrak landu ditu.
2011 urtean Creil hiriko jaialdiko saria jaso zuen.

Yllya marrazkilariak sorginak protagonista izango zituen komiki bat egiteko gogoa zeukan, eta 2015 urtean hasi zen Maxe L’Hermenier gidoilariarekin Isaline pertsonaiaren istorioetan oinarritutako saila argitaratzen, Bamboo etxearekin.

Oraingoz 3 ale argitaratu dira:

2015 Sorcellerie culinaire, 2016ean Sorcellerie givrée eta 2017an Sorcellerie magiquien

2017an berriz ere Illyarekin sail berria hasi zuen, Miss Pipelette izenekoa eta berriz ere sorginen munduan oinarritua. 2019an iritsi da frantziar merkatura bigarren alea. Beste autoreekin Les Improbablologies komikia sortu du eta literatura unibertsaleko lanak komikiratu.

EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEEN AUTOREAREN KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018 05 MAIATZA
Isaline2.jpg
Isaline: sukaldaritzako sorginkeria Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo)
2018 05 MAIATZA
Isaline2.jpg
Isaline: sukaldaritzako sorginkeria Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo)
2021 05 MAIATZA
Isaline 3 txakurrezko.jpg
Isaline: txakurrezko sorginkeria Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017, Isaline: Sorcellerie magichienne, Frantsesez (Bamboo)