'''KOMIKI LEHIAKETEN ATALA'''
Edukiak
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna martxoak 10 izango da. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA |
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA Bi Kategoria
3 sari + Akzesita euskarazko egile onenari + Akzesita Portugaleteko egile onenari + Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
Sari bakarra + Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA 14 URTETIK GORAKOENTZAKO KATEGORIA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. 14 URTETIK GORAKOENTZAKO KATEGORIA: Sariak dirutan, 1.200 euro irabazlearentzat eta 800 euro bigarrenarentzat. (13 urte bitartekoentzat beste kategoria bat ere badago) Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, 2020ko apirilaren 3tik 5era, Kursaal Kongresuen Jauregian. LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko otsailaren 10etik martxoaren 20ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera. OINARRIAK |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Lan guztiak apirilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira. Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. |
PORTUGALETEKO URI URENA XXXIV. KOMIKI LEHIAKETA AKZESITAK 18 URTE AZPIKOENTZAT |
Bi Kategoria
+ Gazte akzesita, 16 urtetik beherako onenari
+ Akzesita, 18 urtetik beherako onenari. Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/03/27 OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA 6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, 2020ko apirilaren 3tik 5era, Kursaal Kongresuen Jauregian. LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko otsailaren 10etik martxoaren 20ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera. OINARRIAK |
TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK
BERGARAKO KOLDO ELEIZALDE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.
Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK |
SAKANAKO MARIA MARKOTEGI LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Maria Markotegi Sariketa; Sakanan bizitokia edo ikastetxea duten ikasleek parte har dezakete eta lau sail ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktrailerra. LHko 3. eta 4. maila, 5. eta 6. maila, DBHKO 1. eta 2. maila, DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergokoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleentzat.
Lanak bidaltzeko epea martxoaren 31n bukatuko da |
ARRASATE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.
Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK |
AURKEZPEN ETXEA ITXI DUTENAK
DONOSTIAKO KOLDO MITXELENA LITERATUR SARIKETA 2020 |
2020ko otsailaren 6ean amaitu zen lanak jasotzeko epea [http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa
Koldo Mitxelena Sariketan]: Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu bost modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, bertsoa eta mikroipuina. Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete OINARRIAK Maiatzean jakinarazten dira irabazleen izenak eta liburuxka aldizkari batean argitaratu ohi dituzte lan guztiak] |
ORAINDIK AURTEN DEIALDIA EGIN EZ DUTENAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
* 2020ko urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak liburu ilustratuak eta komikiak sortzeko diru laguntzen deialdia onartu du, baina proiektuak aurkezteko epea oraindik ez da zabaldu. (Kontsultatu 2019ko araudia aurreikuspenak egin ahal izateko)
- BILBOKO ITSAS MUSEOKO KOMIKI LEHIAKETA: 2019an egin zen lehen edizioa, otsailaren amaiera amaitu zen epea.
Udara eta gero antolatu ohi direnak
- GALTZAKOMIK LEHIAKETA.
- CRASH COMIC LEHIAKETA.
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK Hiri eta herri askotan antolatzen dira gaztetxoentzako literatur lehiaketak, eta askotan komikiek ere izaten dute bere atala. Lehiaketa bakoitzak bere arautegia du, kasu batzuetan partaidetza irekia da (adibidez Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren barne Euskal Herriko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dezakete) eta beste batzuetan soilik bertakoek hartu dezakete parte, adibidez Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa edo eta Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen Literatur lehiaketaren barne Komiki kategoriak daude.
2019 URTEKO LEHIAKETEN EMAITZAK
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2019 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko azken eguna 2019ko apirilak 8 izan zen. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza eman ziren komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu zuten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi zen oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. IRABAZLEAK:
|
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 12. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu zuen.Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 12 urtetik behera, 13-16 urte eta 17 urtetik gora. Oinarriak eskuragarri daude jada
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: azaroaren 25. izan zen. IRABAZLEAK: Tolosaldeko atariak eman zuen lehiaketaren emaitzaren berri Helduen kategorian Javier Navarro Arayak irabazi zuen 'Youthnasia' komikiarekin. |
CRASH COMIC LEHIAKETA |
Atiza elkarteak Crash Cómic Komiki Lehiaketa antolatu du. Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:
A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: Azaroaren 1ean amaitu zen IRABAZLEAK: Crash Comic webgunean zerrenda osoa |
PORTUGALETEKO URI URENA KOMIKI LEHIAKETA |
Otsailak 5 izan zen lanak aurkezteko azken eguna
IRABAZLEAK Apirilean jakinarazi ziren saridunen izenak. Javier Navarro Arayak irabazi zuen euskerazko lanik onenaren accesita |
BILBOKO ITSAS MUSEOKO I.KOMIKI LEHIAKETA |
otsailak 22. izan zen lanak aurkezteko azken eguna. Lehiaketak 3 kategoria ditu: lehena, 6-12 urte bitarteko umeentzat, bigarrena, 12-18 urte bitarteko gazteentzat eta azkena 18 urte baino gehiagoko helduentzat.
IRABAZLEAK: Apirilean ospatu zen sari banaketa ekitaldia |
KOMIKIA ETA ITSASOA COMIKD AZOKAKO LEHIAKETA |
Martxoak 1 izan zen lanak aurkezteko azken eguna lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak eta COMIKDek (Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka) antolatutako lehiaketa honetara.
IRABAZLEAK: Sari banaketa eta erakusketa Azokan bertan burutu ziren Lehen Saria: Natalia Velarde Bigarren Saria: Antonio Vílchez Hirugarren Saria: Raquel Gómez |
SORKUNTZARAKO MUGAZ GAINDIKO LAGUNTZAK 2019 | Martxoak 4 izan zen lanak aurkezteko azken eguna
Diru laguntzaren helburua sorkuntza-lan baten ekoizpena diruz laguntzea da:ikusizko arteetan, ikus-entzunezkoetan, musikan, arte eszenikoetan, literaturan, diseinuan, komikian edo sorkuntzako beste edozein diziplinatan. Laguntza hauen onuradunak Gipuzkoako, Nafarroako edo Euskal Hirigune Elkargoko (Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Zuberoan) lurraldetan beren jarduera jorratzen duten pertsona fisiko banakoak eta pertsona fisikoen taldeak izango dira edota beraien proiektua lurralde honekiko lotura zuzena dutenak, adin mugarik gabe. |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
11. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izan dituzte lanak. Apirilaren 12an amaitu zen lanak aurkezteko epea. Komikia ala bineta atalean, Emakumeek historian zehar kulturan izan duten garrantzian oinarritutako komiki ala bineta sortu behar zuten partaideek.
IRABAZLEAK: Yurena Hazas Barrocalek irabazi zuen lehen saria. |
KOLDO MITXELENA LITERATUR SARIKETA 2019 |
2019ko otsailean amaitu zen epea lanak aurkezteko [http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/euskaraz-hezi/sekzioak/koldo-mitxelena-literatura-lehiaketa/lang/eu
Koldo Mitxelena Sariketan]: Donostiako eskola arteko literatur lehiaketa da eta euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea du helburu bost modalitatetan: komikia, olerkia, ipuina, bertsoa eta mikroipuina. Donostiako ikastetxeetan ikasten duten 8 urtetik 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete IRABAZLEAK: Aldizkari batean argitaratu zituzten lan guztiak |
IRUÑEKO UDALAREN LITERATUR SARIKETA 2019 |
Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen Literatur eta Komiki lehiaketaren barne Komiki kategoria badago, LH 5./6. eta DBHko 1./2. mailetako ikasleentzat zuzendua. IRABAZLEAK: Udal web gunean argitaratu zen zerrenda |