2021
2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero *Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. Animo!* |
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, eta Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz: Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin |
2019an Tupust! 1. komiki antologia feministaren lehen alea argitaratu zen, eta jada hainbat autore lanean ari dira ekimenaren 2. zenbakia kaleratzeko. Susanna Martínek adibidez bere bikotearen erditzea nola bizitu zuen komikiratuko du. Istorio berriak ezautzeko irrikitan gaude! |
35 URTE AZPIKOENTZAT NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN EUSKARAZKO KOMIKI SARIA |
Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu du 35 urte azpikoentzat. Saria hutsik geratzen ez bada, irabazlearentzako 2000 eurotako sariaz gain, Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/07/15 OINARRIAK |
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2021ean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko du ingelesez.
Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere.
|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. |
Harriet Ediciones-en eskutik 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea iritsiko da irakurleen eskuetara. |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela. |
2022 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."] |