Eider Moreno Zubiaga

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


Eider Moreno Zubiaga (1981 Elorrio) "Kattalin ez da jaio" komikiaren egilea da. Gaur egun Iurretan bizi da.

Komikia bizipen autobiografiko batean du abiapuntu, Eiderren hitzetan  "Orain urte batzuk haurdun geratu nintzen eta handik hiru hilabetera haurra galdu nuen: aborto naturala. Emakumea emakumea denetik oso gertaera arrunta dena. Eta aldi berean hain urrunekoa."

Haurdunaldia aborto natural baten bidez eteten denean emakumeei prozesu medikalizatuak eskaintzen dizkie osasun sistemak eta aldiz prozesu guztia kontzienteki eta naturalki bizitzeko aukerak ezezagunak dira.

Bizitakoaren ondoren  ”Sentitu nuen jaioko ez zen alabatxo hari beste bide bat egingo niola mundua ikus zezan. Beste bide hura irudien eta hitzen bitartez sortu nuen. Tarteka-tarteka istoriotxoan aurrera eginez. Ezen ni ez naiz inoiz ilustratzailea izan, baina Kattalinen energiak forma hori hartu nahi izan zuen."

Beste helburu bat ere izan du sormen lan honek: "emakumeei kontatu nola izan daitekeen, nola askoz hurbilagotik bizi dezakegun prozesua, behintzat horrela nahi izanez gero.  Abortoari buruzko informazioa eskuragarri jarri, gaiari buruz hitz egin, gaiak eskatzen duen garrantzia eman, abortoari espazio bat eman geure egunerokotasunean, tabuak kendu, itzalak baztertu, ilunak argitu… normalizatu eta naturalizatu."

Komikia aurkezteko herriz herri zenbait solasalditan parte hartu du, webgunea eta @txantxangorrixa Instagram kontua


AUTOREARI BURUZ

Eider Moreno Zubiagaren berri izan nahi duenak webgunera jo dezake

"Ezin dut esan nor den Eider. Azken finean, bizitako guztiak bizi eta gero, ikasi baitut ni neu naizen honi ez zaizkiola batere ondo etortzen deskribapenak. Botila huts bat naiz. Eta momentu bakoitzean tokatzen zaidana naiz. Beraz, izan naiteke orain guztiz zuria eta gero guztiz beltza… etengabe aldatuz"

Datu biografikoei dagokionez, Iurretan 1981 urtean jaio eta gaztaroaren parte bat Andaluzian bizi eta gero kanadara lekualdatu zen eta bertan bideo-jokoen enpresa batean lan egin zuen zuzentzaile-itzultzaile bezala. Euskak Herrira itzultzean hizkuntzen alorrean lan egin zuen.

Yoga-ren munduan murgildu eta irakasle heziketa jasotzeko asmoz Indiara jo zuen. Beste urte pare bat Asia eta Iberiar penintsulan bidaiatzen pasa ondoren, Iurretara itzuli eta Yoga irakasle moduan lan egiteko aukera sortu zitzaion heuren lehenengo yoga irakaslea izan zenak bera ordezkatzeko eskeintza egin zienean.

2020/2021 urteen artean argitaratu zen "Kattalin ez da jaio" komikiaren egilea da.

Informazio osoagoa eta autorearekin kontaktua: webgunean



KOMIKIARI BURUZKO ELKARRIZKETAK PRENTSAN