Romain Pujol

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Astiberri argitaletxeko webgunearen arabera Romain Pujol Frantziar Estatuko Albin 1989 urtean jaiotako komiki gidoilaria da.

Ikastetxean irakasle eta ikaskideen karikaturak egiten zituen eta 2006an Teenagers kategoriako bigarren saria lortu zuen Colomiers komiki lehiaketan. 2007an, batxilergoa egiten ari zela blog bat sortu zuen.

2011n Arte Aplikatuen titulua lortu zuen. Thitaume gidoilariarekin batera 'Rabbids' bideo-jokoa komikira egokitu zuen.(frantsesez 'Lapins cretins')

2013an, Milan argitaletxeak gazteentzako komiki pertsonaia berriak sortzeko enkargua egin zion; Vincent Caut arduratu en irudietaz, Toboggan aldizkarian argitaratu ziren lehen istorioak eta Frantziar Estatuan jada 7 albumez osatutako AVNI saila bihurtu da.

Thitaumerekin berriz ere 'Balez et Malina' gaztetxoentzako sailean aritzen da, baita 'Le monde à l'envers' sailean ere.


2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, eta 2021ean bigarrena eta hirugarrena.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 10 URRIA
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)
2021 04 APIRILA
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna!
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)
2021 10 URRIA
2021 biga 3.JPG
Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2016 Avni 3(Milan editeur)