Bertsozale Elkartea
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa.
Wikipediaren arabera 2.500 bazkide inguru ditu. Hiru lan ildotan egiten du lan Bertsozale Elkarteak: belaunaldiz belaunaldiko transmisioan, bertsotarako plazen sustapenean eta hedapenean, eta bertsolaritzaren ikerketan. Euskal lurraldeen araberako antolakuntzak ere baditu. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia antolatzen du.
Elkartearen "ekosistema" osatzen dute Xenpelar Dokumentazio Zentroak (BDB Bertsolaritzaren datu-basea barne), Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek.
Bertsolari Aldizkaria argitaratzen du.
BERTSOLARITZA ETA KOMIKIGINTZA
Hitza ardatz duen bertsolaritzak beste arte eta kultura adierazpideekin uztartze anitzak izan ditu: musikarekin, literaturarekin, dantzarekin, antzerkigintzarekin, ikus-entzunezkoekin, arte plastikoekin... Hedabideetan bertsolarien presentzia esanguratsua da ere, sorkuntza lanetan, aurkezle bezala, iritzi emaile, zutabegile... Bertsolari Aldizkariaren ale bat hibridazio hauei eskaini zitzaion.
komikigileek bertsoak eta bertsolariak erabili izan dituzte euren lanetan, eta adibidez Antton Olariagaren zintagintzan argi ikusi daiteke harreman hori.
Agian aurrekariren bat dagoen arren, 90. hamarkadatik aurrera marrazkigintza eta bertsolaritza elkarrekin agertu dira modu ezberdinetan.
1996 urtean 100 urte bete ziren The Yellow Kid komikia argitaratu zenetik, komikigintzaren lehen lana kontsideratzen dena.Bertsolari Aldizkariaren 22. zenbakia urteurren honi gorazarre egin eta 'Bertsokomik' kontzeptuaren inguruan mamitu zen: Joxerra Gartziak artikulu bat idatzi zuen eta gainontzeko ale osoa komiki formatuko istorioek osatzen zuten.
Atal batean bertsolariek prestatutako gidoiei marrazkigileek irudiak jarri zizkieten: parte hartu zuten bertsolarien artean Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Asier Iriondo, Xabier Silveira, Joakin Mitxelena, Maddalen Lujanbio eta Joxean Agirre zeuden eta irudigileen artean Olariaga, Mattin, Jon Zabaleta, Asisko, Maite Martinez de Arenaza eta Txema Garzia.
Bigarrenean, berriz, bertsolariak gidoilari eta marrazkigile ageri ziren: Andoni Egaña, Aitor Larrañaga, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Murua eta Unai Iturriaga.
Unai Iturriaga izan da bertsolari/komikigile binomioko eragile nagusiena: lehenik eta behin komikizalea izanik, 2006 urtean 'Gu ta gutarrak' taldea sortu zuen Igor Elortza bertsolariaren eta Josu Zabala musikariarekin batera eta 2007ko otsailetik 2008ko ekaina bitartean aritu ziren saioak eskaintzen, eta emanaldi bakoitzak berezitasun bat zuen: tokiko lagun sortzaile bat gonbidatzen zuten taulara eta ez ziren gutxi izan komikigileak, besteren artean Asisko Urmeneta eta Txarterina. Zuzenekoaz gain, diskaren azalak komikigintzari keinu ugari egiten zizkion (Mafalda, Zakilixut, Xabinaitor...) eta Corto Maltese aipatzen zen kanta batean.
Gainontzeko bertsolariei dagokionez, marrazkilariekin saio partekatuak egin izan dituzte: saio zehatzen gertatu da hau, Xabi Paya eta Patxi Gallegok "Bertsotramarraskiya" proiektua garatu zuten Bilbon, eta Iruñean 2013 urtean Iruñean komikigile bertsolarien arteko ekitaldi berezia egin zen, 'Bapatean marra' izenburupean: Asisko Urmeneta, Patxi Huarte eta Patxi Gallego marrazkilariek parte hartu zuten, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio gidoiarekin eta Carles Belda musikariarekin.
2014 urtean EHUko Udako Unibertsitatean bertsolaritza eta beste sormen adierazpideen arteko harremanaz hausnarketa egin zen 'Bertsolaritza eta beste sorbideak' izenburupean.
Maialen Lujanbiok "Bertsolaritza eta jendaurreko ikuskHitzunak" hitzaldia eskaini zuen,Andoni Egaña bertsolaritza eta hedabideetako kolaborazioei buruz aritu zen eta Unai Iturriaga bertsolaritza eta komikigintza izan zituen hizpide.
Unai Gaztelumendi bertsolari eta irudigilea izan zen ikastaroaren zuzendaria, eta 2017an parte hartu zuen Joseba Larratxe 'Josevisky', Ainara Azpiazu “'Axpi' eta Mikel Begoñarekin batera 'Euskal Komikia Donostian' ibilbidean.
Bertso ikasgelan komikia maiz erabilia izan da pedagogikoki.
BERTSOLARI ALDIZKARIA
Apustu handia izan zen 1996 urtean ale monografiko bat komikigintzari eskaintzea : esan bezala Bertsolari Aldizkariaren 22. zenbakia bertsolari eta komikigileen arteko lankidetzan oinarritu zen eta bertsolari/marrazkilariek parte hartu zuten.
XXI. mendean zehar komikiaren presentzia aldizkarian sendotu da:Zaldieroaren istorioek ale guztietan atal finkoa dute, Patxi Gallego ilustrazio lanak egiten ditu eta komikigintzarekin lotutako proiektu bereziak Bertsolari aldizkariaren parte bihurtu dira.
hibridazioari eskainitako alean Xabi Paya bertsolaria eta Patxi Gallego komikigileen arteko elkarlana aurkeztu zen, atalez atal aldizkarian argitaratuko diren komiki istorioak etorri ziren gero eta 'Nork' eta 'Nori' komikiak. Mikel Begoña eta Adur Larrearen arteko lankidetzatik "Arditutakoak" komikia sortu zen, eta 2021 urtean Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek "Bidea da borroka" komikia sortu zuten.
Beñat Hach Embarekek aldizkariaren koordinatzailea da 2017tik eta Berriari elkarrizketa 2021ean
- Komikigintzarekin ere apustua egin duzue azkenaldian.
- Bertsozale komunitatea oso profil ezberdinetako jendeak osatzen du, eta bada talde zabal bat, zeinak bertsolaritza gustuko duen, baina baita beste kultur adierazpide batzuk ere. Komikigintza ere bada askotariko jendearengana iristeko bide bat, eta horretan gabiltza. Neguan Gaztelumendi anaiekin komiki bat publikatuko dugu: Bidea da borroka.
- Bertsozale belaunaldi berriengana iristea lortu duzue?
Esango nuke iritsi garela, bereziki komiki, podcast eta halakoen bidez. Paperekoari dagokionez, etxe askotan bertsozaletasuna belaunaldiz belaunaldi pasatu da, eta etxe askotan jarraitzen dute aldizkaria jasotzen 30 urteren ondoren. Baina badugu zer asmatu. Bertsolari eta bertsozale gazteak parte hartzen ari dira aldizkarian, eta jarraitu behar dugu horretan, haientzat aldizkaria espazio interesgarria izan dadin bertsolaritza ikusten duten bezala kontatzeko. Hori izan liteke erronka nagusia.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 | Bidea da borroka | Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 124. zenbakia) | Beñat Gaztelumendi | Unai Gaztelumendi | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021 11 AZAROA | |
2019 | Nori | Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 116. zenbakia) | Xabi Paya /Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017ko neguko 107. Bertsolari aldizkarian Nori komikia hasi zen argitaratzen atalez atal. | |
2017 | Arditutakoak | Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 108. zenbakia) | Mikel Begoña | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2017 11 AZAROA | |
2015 | Nork | Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 100. zenbakia) | Xabi Paya /Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | Bertsolari aldizkariaren 89.zenbakian, 2013ko martxoan, Hamar bertsolaritxo komikia argitaratzeari ekin zion, Agate Krixtinen gidoiaz eta Patxi Gallegoren marrazkiekin | |
1996 | Bertsokomik | Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 22. zenbakia) | Andoni Egaña
Sebastian Lizaso Asier Iriondo Jokin Mitxelena Xabier Silveira Maddalen Lujanbio Joxean Agirre |
Olariaga
Mattin Jon Zabaleta Asisko Maite Martinez de Arenaza Txema Garzia |
Euskaraz Jatorrizkoa | 1996 07 UZTAILA |