Miguel Gallardo
Miguel Ángel Gallardo Paredes (Lleida, Katalunia, 1955eko abenduaren 27a - Bartzelona, Katalunia, 2022ko otsailaren 21a) katalan marrazkilaria izan zen.
Arte Ederretako ikasketak egin nahi izan zituen baina ez zuten onartu eta Massanna Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak.
Lur Hiztegi entziklopedikoan jaso zenaren arabera "Arte ederretako ikasketak egin zituen eta 1977. urtean hasi zen marrazkilari profesional gisa lanean. Zenbait aldizkaritarako eta helduei zuzendutako komikietarako irudiak egin ditu. Bruguera eskolako marrazkilarien istorietako umorearen kutsua nabarmena da bere lanetan, eta eskola haren jarratzailetzat aitortzen du egileak bere burua. Gallardok sortu zuen Makoki pertsonaia, 1970eko hamarraldian, Juan Mediavilla gidoigilearekin eta Borrayoren laguntzarekin. Pertsonaia hark lorturiko arrakastari esker, El Víbora aldizkariak Makoki protagonista zuen argitalpen bat sortu zuen. 1980ko hamarraldiaren hasieran Mediavillarekiko elkarlana eten eta Pepito Magefesa pertsonaia sortu zuen Gallardok, bakarka; 1985. urtean amaitu ziren Makokiren abenturak."
2014 urtetik aurrera Astiberri argitaletxea euskaraz komikiak merkaturatzen hasi zen eta 2014 urtean Miguel Gallardoren 'Maria eta biok' (jatorrizkoa 2007)
Komikian kontatzen den istorioan oinarriturik, _María y yo' dokumentala zuzendu zuen Félix Fernández de Castrok –gidoia ere berak egin zuen–, eta 2010ean estreinatu zen zinemetan.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2014 | Maria eta biok | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007 |
2015 | Mariak 20 urte ditu | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2015 (Astiberri) |