Iñaki Zubizarreta
Iñaki Zubizarreta Telleria Madrilen jaio eta Getxon hazi zen saskibaloi jokalari ohia da. Eskola jazarpena jasan zuen: 2019 urtean 'Subnormal' komiki biografikoa argitaratu zen (Galizako Fernando Llor gidoilariaren y eta Miguel Porto marrazkigilearen eskutik) eta 2022 urtean euskarazko bertsioa argitaratu zen.
10 urte betetzerako 1’82 inguru neurtzen zuen eta 2'07 neurtzen du.
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2021-03-27-06-00/hemeroteca_articles/subnormal-komikitik-pantaila-handira-doa-inaki-zubizarretaren-infernu-hura 12 urte zituela eskola jazarpena jasan zuen irakasle, ikaskide zein guraso batzuengandik. Bere buruaz beste egiteko puntuan egon zen, baina jazarleei aurre egitea erabaki zuen: jaso zuen jipoiaren ondoren 2 egun pasa zituen zainketa berezietan, baina ez zuen etsi eta zenbait kideren laguntza lortu zuen. Eskolaz aldatu zuten eta ez zuen arazo gehiagorik izan.https://www.elcorreo.com/bizkaia/201706/12/companeros-dejaron-coma-paliza-20170612132110.html
1983 urtean saskibaloian hasi zen Xerox Getxo taldean eta partida batzuk ere Gasteizko TAU taldean jokatu zituen: 18 urterekin hasi zen ACBn jokatzen Caja Bilbao taldean.
1988-1989 Baskonia Juvenil. 1989-1990 Xerox Getxo. 1990-1994 Cajabilbao. 1994-1996 Club Baloncesto Zaragoza. 1996-1998 Valencia Basket. 1998-1999 CB Ciudad de Huelva. 1999-2000 C.B. Tenerife Canarias. 2000-2001 UB Palma. 2001-2002 La Salle Bilbao.
Kirolari izan zen garaian gizarte arloko proiektuetan aritu zen, adibidez minbizia zuten haurrei laguntzen.
14 urteetan talde ezberdinetan jokatu ondoren, lan eskaintza eskasen ondorioz eta saskibaloiaren munduarekin gogaitua, azken urtea La Salle Bilbao taldean egin zuen eta taldea kategoriaz igo zenean saskibaloia utzi zuen 29 urte zituela.https://puertatras.wordpress.com/2011/01/21/entrevista-a-inaki-zubizarreta-gracias-al-baloncesto-no-me-perdi-en-el-camino/
Ordudanik Getxon fisioterapeuta gisara egiten du lan.
Eskola jazarpenaren aurkako ekimenetan parte hartu du (Asociación NACE-n adibidez), eskolaz eskola hitzaldiak eskaintzen ditu.
2019 urtean Panini argitaletxeko editorearen proposamenez eskola jazarpenari buruzko komiki biografikoa egiteko aukera sortu zitzaion. Berriari eskainitako elkarrizketan horrela kontatu zuen Iñakik.
Jose Luis Cordoba Paniniko editoreak erretiroa hartzera zihoan, eta zerbait berezia egin nahi zuen.
Gainditze baten historia da. Ni horrelakoak jasan dituen beste bat gehiago naiz, milioika jazarriren artean. Helburua zen eskola jazarpena gainditu daitekeela erakustea. Bai, eskola jazarpenetik irten daiteke.
Iñaki Zubizarreta, gorpuzkera izugarri sendoko saskibaloi-jokalari ohia, bullyingaren gogorkeriaren biktima izan zen eskola-garaian. Haren garaierak eta indar fisikoak ezer gutxirako balio izan zioten jazarle saldoaren aurrean, eta heriotzaren amildegiraino ere eraman zuten. Denok gara zaurgarriak. Fernando Llor-ek idatzi du egiazko istorio honen gidoia, eta Miguel Porto-k egin ditu ilustrazioak, Iñakiren ikuskaritzapean.