Haur Besoetakoa Saila
2021ean Berriak elkarizketa zabala argitaratu zuen Unai Iturriagaren sortzaile ibilbidea hizpide eta bertan Haur Besoetakoa saila eta komikigintzari buruzko hainbat zertzelada eman zituen. |
---|
Alex Sanvirekin Udaberririk ankerrena albuma egin zenuen 2011n. Ondoren Haur besoetakoa serieko beste bi: Litxarrerien jauna (2014) eta Paristik datorren artista (2018).
Oker ez banago, Alex eta biok 2007an hasi ginen. Dani Fanok deitu zidan. Hark koordinatzen du Xabiroi komiki aldizkaria. Ni beti izan naiz marrazki zalea, komikiak irakurri ditut, Arte Ederretan ere ibili nintzen, eta utzi nuen. Irudiaren mundua albora lagata neukan, Danik deitu zidan arte, esanez gidoi bat egiten hasteko Alexekin, froga moduan. Eta gaur arte. Betiko zorretan egongo naiz Danirekin, hark ekarri baininduen komikiaren mundura: jendea ezagutarazi, Angulemara joan... Eta asko gustatu zitzaidan giro hura.
Haur besoetakoa serieko hirugarrena noiz?
Laster dator Xabiroi aldizkarian azken entrega; ondoren albuma osatuko da, 2022an agian. Alex Sanvi marrazkilari bikaina da. Gallartakoa da. Harreman oso ona daukagu. Konpartitzen ditugu gauza asko, nire gainontzeko kolaborazioetako jendearekin konpartitzen ez ditudanak. Eta badakizu, kolaborazio batzuk konplexuak izaten dira; baina Alexekin dena erraza da. Euskal kulturaren unibertsoan komikiak oihartzunik ez daukan arren, halako kalitateko album argitalpenak benetan garrantzitsuak dira niretzat, nire lorpen handienen pare dauzkat. Asko betetzen nau horrek.
Nor da Haur besoetakoa?
Ume bat da pertsonaia nagusia. Hasieran, nolabait esanda, umeen munduko mafioso bat zen. Haur besoetakoa... badakizu, Coppolaren Aitajauna filmetako giro beltz hori umeen mundura ekarria, ispilu bat ipintzeko helduen munduaren aurrean. Gaur egun ez dauka mafia kutsu hori. Jarraitzen duena da umeen munduaren bitartez nagusiena islatzen. Pertsonaia ume bat da, eta beti izango da umea. Ni oso koadratua naiz, eta baneukan kezka bat pertsonaiaren denborarekin, eta banindoan beti kronologikoki aurrera; Danik esan zidan arte: «Baina zu tontoa zara? Mafalda beti da umea».
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2014 10 URRIA | Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna Haur Besoetakoa Saila 1 | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz Jatorrizkoa | 2007ko azaroan hasiera Xabiroi aldizkariaren 10. zenbakian eta ondoren atalka 17,19,21,22,28, 30 zenbakietan eta amaiera 2014ko urriko 33. zenbakian. Albumerako azken orrialde bat sortu zuten espreski) | |
2018 10 URRIA | Paristik datorren artista Haur Besoetakoa Saila 2 | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz Jatorrizkoa | Hasiera 2015eko urrian, Xabiroi aldizkariaren 37. zenbakian eta ondoren atalka 38,40,41,43,45 zenbakietan eta amaiera 2014ko urriko 46. zenbakian. |
2019ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakian 'Haur Besoetakoa' pertsonaiaren komikien istorioekin osatutako 3. istorio zikloari hasiera eman zioten Iturriagak eta Sanvi-k.
Unai Iturriagak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuen 2022 urtean heldu litekeela zaleen eskuetara Haur Besoetakoa sailaren 3 albuma eta Ikastolen Elkarteko Xabiroi aldizkariak komikiaren azala eman du argitara |
---|