Bruno Bessadi
Bruno Bessadi 1974 urtean Marseillan jaiotako komikigilea da. Lanbiek atariaren arabera, txikitatik Pif Gadget eta Ameriketako Estatu Batuetako komikiekin zaletu zen. Arte aplikatuak ikasi zituen eta komikigintzan trebatu zen Marseillan bertan.
1994 urtean lagunekin 'Kérozèn' fanzinea sortu zuen eta ondoren Marseillako 'Zarmatelier' komikigile taldeko kide eta lehendakari izan da.
Komikigintzan profesionalki 1997 urtean hasi zen 'Golem' aldizkarian 'Family Instincts' zinta argitaratuaz; 1999 urtean Soleil argitaletxeak 'Zorn et Dirna' sailean parte hartzeko aukera eman zion, eta 6 zenbaki sortu zituzten guztira Vincent Trannoy gidoilariak eta biok.
2004 urtean Delcourt etxerako 'Chroniques de Sillage' saileko lehen alean parte hartu zuen eta baita 'Tales of Tellos' sailean. Ondoren etorri ziren 'Ange & Démons' (Soleil, 2005), 'Lanfeust par ses amis' (Soleil, 2005) and 'Pirates des 1001 lunes' (Soleil, 2008)
2008an 'Prodigy: la nuit des enfants rois ' animazio filmaren sorkuntzan parte hartu zuen.
2011 urtean Éditions Bamboo-rako Hélène Beney-rekin lankidetzan 'Boucle d'or et les trois ours' lana sortu zuen.
Hérik Hannaren gidoiekin 2013an 'Bad Ass' sailean parte hartu zuen (Delcourt) eta Estatu Batuetan ere argitaratu da komiki sail hau.
2019an Aurélien Ducoudray-rekin 'Amazing Grace' komikia sortu zuen, eta 'Fatman' pertsonaiaren komiki kolektiboan parte hartu zuen ere.
Hainbat gidoilarirekin lankidetzan aritu ondoren, Bessadik proiektu pertsonalago bat sustatu nahi izan zuen , eta Conan pertsonaiean inspiratuta animalia antropomorfoekin proiektu bat martxan jarri nahi izan zuen: 2008an hasi zen ideia argitaletxeei erakusten, baina ez zuen arrakastarik izan.
2018an berriz ekin zion asmo horri aldiz Inktober ekimenean irudi batzuk egin zituen, ilustrazio horiek paperera eramateko Crowfunding bat antolatu, istorio labur bat Bamboo-ren 'Lanfeust Mag' aldizkarian argitaratu...
Azkenean Bamboo Éditions eta Christophe Arleston editorearen artean sortutako Drakoo argitaldariarekin akordioa lortu zuen eta 2022ko urtarrilean trilogia baten lehen alea argitaratu zuen:: 'L'ogre lion. Le Lion barbare'.
Harriet Ediciones-ek 2022ko irailean argitaratu zuen euskaraz komiki hau.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 09 IRAILA | Lehoi-ogroa 1 Lehoi barbaroa Lehoi-ogroa Saila |
Harriet Ediciones | Bruno Bessadi | Bruno Bessadi | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2022 urtarrila, 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan) |