Komikien irakurketa taldeak eta solasaldiak
EUSKARAZ
Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen ditu bi hilabetean behin antolatzen diren saioak, euskal eta euskarazko komikigintzan oinarritzen da eta autoreak bertan izaten dira.
Gazteleraz Intxaurrondoko Kulturetxean ere bi hilabetean behin Joan Manuel Diaz de Guereñuk dinamizatzen du solasaldia:frantziako eta espainiako komikigintza, nazioartekoa... |
Azaroaren 8an: Foixeko katalina (Ainara Axpi) eta Amaiur gaztelu baltza (Amaia Ballesteros) Nabarraldek argitaratutako komikiak Urtarrilak 10: 'Ni ez naiz Mikel Laboa' Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe 'Josevisky' Martxoak 4: 'Maus' Julen Gabiria itzultzailearekin Maiatzak 9: 'Bidea da borroka' Beñat eta Unai Gaztelumendi egileekin. |
---|
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea (aurreko edizio batzuetan Joseba Larratxe arduratzen zen saioetaz). Hilabetean behin ospatzen da (garai batean bi hilabetean behin) |
---|
2022ko negu eta udaberriko saioak hauek izan ziren
2022 |
---|
|
Baztango Liburutegi Publikoak komiki eta nobela grafikoen irakurle taldea sortu nahi du. Interesatuendako batzarra antolatu dute eta urriaren 17an egin nahi lukete lehen saioa eta hilabetean behin elkartzea aurreikusten dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, «printzipioz helduei zuzendutako jarduera da, baina izen-emateen arabera haur eta gazteek ere interesa dutela ikusten bada, bertze aukera batzuk aztertuko lirateke» Informazio gehiago: 948 581 204 / biblibaz@navarra.es Adur Larrea komikigileak gidatuko ditu saioak. |
---|
GAZTELERAZ
- ERMUA:
otsailetik apirilera bitartean Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa.
Solasaldiez gain, lehiaketak eskoletan, erakusketak eta bisita gidatuak... antolatu ohi dira.
2022 urtean 9. edizioa antolatu da.
- GASTEIZ:
Gasteizko Liburutegi sarearen baitan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, hilean behin. Irailean eman behar izaten da izena.
2022/2023 ikasturtean, besteren artean, 'Tintin el el Tíbet', 'Blacksad', 'Maus'... Eta Possy Simons eta Catherine Meurisse-ren lanak izango dituzte mintzagai.
- DURANGO:
Kike Infamek dinamizatuta, Durangon hilean behin. Besteren artean, Teresa Valeroren 'Contrapaso', Koldo Azpitarte/Mikel Bao euskal egileen 'El diablo y el SR. Twain', Javier de Isusiren'La divina comedia de Oscar Wilde... komiki klasikoen artean, 'Obelix y compañia','Bone: lejos de Boneville','Persepolis'...
- IRUÑEA:
Yamaguchi liburutegian l Jesús García Salguerok dinamizatuta hilabetean behin. Bloga ere badute. 2022/2023 ikasturtean
- OÑATI:
Kike Infamek dinamizatuta, Oñatin 2023ko udaberrian. 2022 urtean saio puntualak egin ziren eta orain irakurle taldea osatzeko asmoz hiru "Tertulixan" saio egingo dira, martxoaren 21ean, apirilaren 19an eta maiatzaren 16an.