Isa Campo

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Isa Campo Oviedon 1975 urtean jaiotako zinemako gidoilari, produktore eta zuzendaria da, eta baita zinema zuzendaritza arloko irakasle. Isaki Lacuesta zuzendariarekin lankidetzan 2009 urtean proiektatu zen 'Los condenados' filmaren gidoia idatzi zuen, eta ordudanik 10 filmetarako gidoigintzan aritu da, Isaki Lacuestarekin hauetako gehietan, besteren artean 'Los pasos dobles'(2011an Donostiako Nazioarteko Jaialdiko Film onenaren Urrezko Maskorra ), 'La próxima piel', 'Entre dos aguas'.... ekoizle lanak egin ditu ere eta baita dokumentalgintzan aritu da Carolina Astudillo edo Alba Sotorrarekin. Iciar Bollainen 'Maixabel' pelikulako gidoian parte hartu zuen. Wikipedian jasotzen da bere filmografia osoa eta jaso dituen sarien zerrenda. Berriki 'Apagon' seriean zuzendaritza lanak egin ditu.

2022 urtean proiektatu zen 'Black is Beltza II: Ainhoa' animazio filma eta komikiaren albumaren gidoirako lan egin zuen, Fermin Muguruza eta Harkaitz Canorekin batera

EGILEAREN KOMIKIAK EUSKARAZ

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 Urria
Black Is Beltza II komikia azala.jpg
Black is Beltza II: Ainhoa Talka-Elkar Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Isa Campo Susanna Martín Edizio Eleanitza 2022 Urria (katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books)