Talka
Talka Fermin Muguruzak sortutako diskoetxe independentea izan zen, ondoren filmak eta komikiak ekoizteko lanetan ere aritu zena.
Wikipediaren arabera, 2006ko urtarrilaren 26an, Metak diskoetxeak bere behin betiko itxiera adierazi zuen egoera ekonomikoak bultzatuta. Urte bereko ekainean 'Euskal Herria Jamaika Clash' Fermin Muguruzaren hamargarren diskoa "Talka Records"-en bidez argitaratu zen.
Bere lanak argitaratu ez ezik, Talkak Muguruzaren beste talde batzuren lanak ere berrargitartu zituen (Kortatu, Negu Gorriak eta Fermin Muguruza eta Dut) eta "Kontrakalea Ikozpenak" azpizigiluaren baitan beste sortzaile batzuenak: Afrika, Bad Sound System, MAK, Rude, Sorkun, Tania de Sousa, Pintxatu (abestietan oinarritutako pintxoen errezetekin osatutako liburu eta CD-a), Irun Lion Zion in Dub...
No more tour dokumentala, Zuloak proiektua eta Black is Beltza komikiaren sustatze lanetan aritu ziren ere.
Une honetan Talkaren webguneak jada ez du denda gisa funtzionatzen eta Esan Ozenki eta Talkak berak argitaratutako lanen katalogoa jasotzen du.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
11 AZAROA | Black is Beltza | Talka / Bang Ediciones | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano | Jorge Alderete | Euskaraz jatorrizkoa, edizio eleanitzak | 2014 11 AZAROA |
2022
Black is Beltza II: Ainhoa
2018
Black is Beltza