Talka
Talka Fermin Muguruzak sustatutako diskoetxe independentea gisa sortu zen, eta ondoren filmak eta komikiak ekoizteko lanetan ere aritu da.
Wikipediaren arabera, 2006ko urtarrilaren 26an, Metak diskoetxeak bere behin betiko itxiera adierazi zuen egoera ekonomikoak bultzatuta. Urte bereko ekainean 'Euskal Herria Jamaika Clash' Fermin Muguruzaren hamargarren diskoa "Talka Records"-en bidez argitaratu zen.
Bere lanak argitaratu ez ezik, Talkak Muguruzaren beste talde batzuren lanak ere barnebildu zituen (Kortatu, Negu Gorriak, Fermin Muguruza eta Dut...) eta "Kontrakalea Ekozpenak" azpizigiluaren baitan beste sortzaile batzuenak argitaratu: Afrika, Bad Sound System, MAK, Rude, Sorkun, Tania de Sousa, Pintxatu (abestietan oinarritutako pintxoen errezetekin osatutako liburu eta CD-a), Irun Lion Zion in Dub...
'Talka Records & Films'-ek Muguruzaren musika proiektu eta diska hauek ere sustatu ditu: 'Radar FM 1999.2013&, 'No More Tour', 'Irun meets new Orleans', 'Black is Beltza ASM Sessions', 'B-Map'...
Une honetan Talkaren webguneak jada ez du denda gisa funtzionatzen eta Esan Ozenki eta Talkak berak argitaratutako lanen katalogoa jasotzen du.
Filmagintzan 2006 urtean 'Bass-que culture' ekoiztu zuen, eta ondoren 'Zuloak' eta 'Nola?' proiektuak.
2014 urtean 'Black is Beltza' komikia argitaratu zuen Bang Ediciones-ekin elkarlanean
2018an estreinatu zen 'Black is Beltza' filma eta 2022an 'Black is Beltza II: Ainhoa '. Komikia Elkar-ekin batera argitaratu zen.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
11 AZAROA | Black is Beltza | Talka / Bang Ediciones | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano | Jorge Alderete | Euskaraz jatorrizkoa, edizio eleanitzak | 2014 11 AZAROA |