Zerocalcare
Interneteko eztabaida baterako nickname bat behar izan zuela-eta, momentu horretan bertan telebistan ikusi zuen karearen kontrako produktu baten iragarkiaren lelotik hartu zuen Zerocalcare izen artistikoa. Horrela kontatu izan du komikigileak berak behin baino gehiagotan.
Erromako Rebibbia auzo herrikoian hezitako irudigilea da, eta haren komikietan auzoko bizitza, lagunak eta izaera erakusten ditu. Autorea bera komikietako pertsonai eta askotan protagonista bihurtzen da, eta haren bizipen zein kezka pertsonalekin batera, belaunaldi baten egoera islatu nahi du beste pertsonai batzuez hornitutako kontakizunetan, betiere 1980ko lehen bosturtekoan jaiotakoak; bestalde, Zerocalcarek, nerabezarotik, Italiako giro politiko alternatiboetan parte hartu zuen, eta gune okupatu autogestionatuak, mundializazioaren aurkako mobilizazioak, eta kurduen borrokak izan ditu hizpide lan askotan.
2018 urtean Farmazia Beltza argitaletxeak euskarara itzuli eta argitaratu zuen Zerocalcareren Macerie Prime komikia bi liburukitan: Hondamuinean (2018) eta Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago (2019). Koldo Izagirrek egin zuen italieratik euskararako itzulpena.
2019ko apirilean Zerocalcare Donostiako Komikigunean eta Iruñeko Katakrak liburudendan aurkeztu zituen komiki hauek, eta Komikigunean marrazkilari eta komikigileentzako saio berezia eskaini zuen.
2020 urtean argitaratu zuen euskaraz Farmazia Beltzak 2011 urtean egileak sortutako lehen komiki luzea 'La profezia dell'armadillo'; 2021ean argitaratu zen euskaraz 'Kobane Calling' eta 2022an 'No Sleep Till Shengal'.
KOMIKI ARGITALPENAK EUSKARAZ
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 11 AZAROA | No sleep till Shengal | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2022ko urrian italiarrez 'No sleep till Shengal' BAO Publishing |
2021 04 APIRILA | Armadiloaren igarkizuna | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2011 urtean 'La profezia dell'armadillo' (Edizioni Graficart); 2012an BAO Publishing: euskarazko edizioa argitaletxe honen 'Artist Edition' edizioaren azala du) |
2020 04 APIRILA | Kobane Calling orain | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. |
2019 04 APIRILA | Hondamuinean 2: 6 hilabete geroago | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2018/05/07 Macerie prime. Sei mesi dopo (Bao Publishing, italieraz). |
2018 11 AZAROA | Hondamuinean | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2017/11/14 Macerie Prime Lehen liburukia (Bao Publishing, italieraz) |
ZEROCALCARE EUSKARAZ
LEHEN KOMIKIA
JATORRIZKOAREN DATA | EUSKARAZKO EDIZIOA |
---|---|
2011 urtean 'La profezia dell'armadillo' (Edizioni Graficart); 2012an BAO Publishing: euskarazko edizioa argitaletxe honen 'Artist Edition' edizioaren azala du) | 2021 04 APIRILA |
HONDAMUINEAN
JATORRIZKOAREN DATA | EUSKARAZKO EDIZIOA |
---|---|
2017/11/14 Macerie Prime Lehen liburukia (Bao Publishing, italieraz) | 2018 11 AZAROA |
2018/05/07 Macerie prime. Sei mesi dopo (Bao Publishing, italieraz). | 2019 04 APIRILA |
KURDISTAN GAITZAT HARTUTA
JATORRIZKOAREN DATA | EUSKARAZKO EDIZIOA |
---|---|
2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. | 2020 04 APIRILA |
2022ko urrian italiarrez 'No sleep till Shengal' BAO Publishing | 2022 11 AZAROA |