Noémí Marsily
31.221.181.15 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 00:31, 6 abendua 2022
Noémí Marsily 1983 urtean Belgiar Estatuan jaiotako irudigilea da.
Txikitatik irudigintzan aritu da eta 'Nos Restes' kolektiboko kide izan zen, hainbat arlo lantzen zituena: fanzineak, egile-liburugintza, irudien narrazioa, proiektu anitzen sorkuntza..…
2010 urtean argitaratu zuen bere lehen liburua.
Crrisp! (2008) eta Échos (2014) album kolektiboetan argitaratu ditu bere lanak.
Bien bitartean, 2013 urtean 'Fétiche' Komikia argitaratu zuen (Les Requins Marteaux)
Laburmetrai eta ikusentzunezkoen arloan aritu da, proiektu pertsonaletan zein Carl Roosens-ekin lankidetzan.
Animazioan, telebistarako "Le monde de Pahé" seriean lan egin zuen eta "Peurs du noir" luzemetraian.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 ABENDUA | Memet | A Fin de Cuentos | Isabella Cieli | Noémí Marsily | Jatorrizkoa frantsesez | Uxoa Iñurrieta | 2019 'Memet', L’employé du Moi argitaletxea |