Aurpegrafiak
DATA | 2022 Abendua |
---|---|
IZENBURUA | AURPEGRAFIAK |
ARGITARATZAILEA | Zortziko |
GIDOIA | Iñaki Martiarena "Mattin" |
MARRAZKIAK | Iñaki Martiarena "Mattin" |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskaraz |
FORMATUA | Rustica |
TAMAINA | 23x17 ZM |
ORRIALDE KOPURUA | 120 orrialde |
SALNEURRIA | 18 euro |
ISBN | 979-1095492573 |
2021 urtean Literaktum jardunaldien baitan izen bereko erakusketa egin zuen Mattinek Donostiako Okendo Kultur Etxean: Euskal Herriko XX. mendeko euskarazko kulturaren, kirolaren eta genero-berdintasunaren arloko lagun ezagunen 16 aurpegrafia bildu ziren bertan, eta bisita gidatuak, ikastaroak eta tailerrak ere antolatu ziren erakusketaren osagarri. 15 lan horiek eta beste 100 gehiago bildu dira 'Aurpegrafiak' liburuan, Zortziko argitaletxearen eskutik.
Sudurra begiak, ahoa, belarriak, ilea... eta kito. Egina! Pertsonaren laburpen laburra da AURPEGRAFIA. Iritzi xume bat.
Gizon eta emakume kementsu hauen lana aitortzea izan da nire helburua. Gure ondarea gogora ekartzea. Batzuk aspaldiko ezagunak nituen eta beste batzuk duela gutxi etorri dira niregana. Piskanaka osatu dut bilduma.
Batipat euskaltzaletasunatik eta feminismotik etorri dira, baina badago bateren bat kontrabandoan sartu dena. Asko kanpoan gelditu dira, leku faltagatik sartu ezinik. Ea beste batean ikusten duten argia. Entzun beraz, marraren marmarra. Iparra eta irribarra ez galtzeko.