Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa
Ermuko Udaleko Liburutegoan hamarkada bat daramate komikien eta eleberri grafikoen irakurzaletasuna sustatzeko programak garatzen.
Ekintzak
Urtean zehar Ermuako Liburutegiak Helduentzako komiki irakurketa kluba du, nagusiki gazteleraz egiten dena.
Hilean behin elkartzen da taldea, asteartean, 19:00etatik 2030era, urritik maiatzera. Irakurgaiak Udal Liburutegiak lortzen dizkie. Dinamizatzailea Kike Infame da. Hasiera batean plazak mugatuak dira eta irailaren 1etik aurrera eman daiteke izena eta plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
2022-2023ko saioak
Saioak:
- Urritik abendura: Parker 1: El cazador / Darwyn Cooke, Piruetas / Tillie Walden, La residencia de los dioses / Asterix
- Urtarrilaren 10ean - María y yo / María Gallardo
- Otsailaren 7an - Ángel Sefija y sigue en sus trece / Mauro Entrialgo
- Martxoaren 7an - Todas nosotras / Elizabeth Casillas e Higinia Garai
- Apirilaren 18an - La levedad / Catherine Merusse
- Maiatzaren 9an - Siempre tendremos 20 años / Jaime Martín
2021-2022ko saioetan komiki hauek izan zituzten hizpide: Persépolis / Marjane Satrapi, El almanaque de mi padre / Jiro Taniguchi, V de Vendetta / Alan Moore, Irse o morir / Susanna Martín, Regreso al edén / Paco Roca, Sufragista / Mary M. Talbot, Vergüenza y olvido 1. El desastre / Gregorio Muro Harriet, Waluk / Ana Miralles
Ohikoa da euskal autoreak irakurketa klubeko saioetan parte hartzea: Mikel Begoñak eta Iñaketek 'Ötzi' komikiari buruz hitz egin zuten eta eta Susanna Martinek 'Irse o morir – Alde egin edo hil' komikia izan zuen hizpide eta Gregorio Muro 'Harriet' Hernaniar egile eta zinema eta telebista gidoilaria 'Vergüenza y olvido' komikiaz aritu zen.
Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa
Otsailean, martxoan eta apirilean publiko ezberdinei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ohi dira.
Ermuako Udalaren webgunean adierazten denez 2022 urtean bederatzigarren urtez jarraian, Ermuko Udal liburutegiak komikien eta eleberri grafikoen irakurzaletasuna sustatzeko programa jarri du martxan, literatura genero hori herritarren artean ezagutzera emateko.
Erakusketa
Martxoaren 14tik 27ra, Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan 'Euskal komikia 1975. urtetik – El cómic vasco desde 1975' bilduma izango da ikusgai, helduei, gazteei eta haurrei zuzendua.
Komikizaletasuna sustaezko programak
Kanpainak irauten duen hiru hilabeteetan (otsaila, martxoa eta apirila) komikiak maileguan eramaten dituzten pertsona guztien artean komikien zozketa egingo da; zozketatutako komiki bakoitza egileen sinadura du.
Bestalde, urtero Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei komiki gomendioen zerrenda luzatzen die Udal liburutegiak ikasturte hasieran, adin tarteka sailkatuta.
Irakasleek behar adina liburu eskatu ditzakete maileguan, ikasle guztiek gutxienez obra bat irakurri dezaten ikasturtean zehar.
komikiak ilustratzeko tailerrak eskainiko dira Lehen Hezkuntzako 5. mailan eta DBH 4. Mailan.
Eskolarteko komiki lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu da ere.
Ermuko Liburutegiko Komiki Funtsa
Azken urteotan liburutegiak plangintza berezia du eta etengabe komikiak erosi eta funtsak berritzeko, adin eta gustu guztietako irakurleei aukerak eskaintzeko asmoz
Une honetan 1.900 alez osatzen da Ermuako Liburutegiko Komiki funtsa: 2021ean adibidez 238 lan berri sartu dira katalogoan
Liburutegiko sarreran erakusmahai batean komikigintzako azken nobedadeak erakusgai izaten dituzte.
Liburutegiko arduradunen hitzetan "Inbertsio horren eta irakurzaletasuna sustatzeko programen ondorioz, komikien mailegu-kopuruak gora egin du pixkanaka eta nabarmen azken urteotan. Aipatzekoa da 2021ean 653 ale mailegatu zitzaizkiela ikastetxeei, eta liburutegiko nobela grafikoen eta komikien maileguen guztizko kopurua 1.530ekoa izan dela. Zifra horrek gora egiten jarraitzen du urtez urte."
Bestalde, Ermuako Liburutegian 'Ezekiel Etxebarria saria' ematen da ere, liburutegiko harpidedunen artean gehien irakurria den duten euskarazko liburua saritzeko: 2020 saria Marko marrazkilariari eman zioten 'Indiara bidaia' komikiagatik.
2022 urtean komiki argitalpen bat sustatu zuten: Ermuko Udalak herriko historiako pasarteak jasoko lituzkeen komiki laburra egiteko enkargua egin zien Mikel Begoña eta Kike Infame-ri, eta Daniel Gojenola arduratu da koloreaz.
binetetan' 8 orrialdetako komikian kontatzen direnak XX. mendearen lehen herenean kokatzen dira. PDF euskarri digitalean eskuratu daiteke, eta unitate didaktiko bat ere egin dute eskoletan lantzeko.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 | Ermua binetetan | Ermuko Udala | Mikel Begoña/Kike Infame | Kike Infame | Euskaraz eta gazteleraz | ? | 2022 |