Shukare Otero

komikipediatik
67.218.224.34 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 11:34, 25 uztaila 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Shukare 'Shu' Otero 1995 urtean Sunbillan jaiotako irudigilea eta komikigilea da.b

Astiberri argitaletxeko biografiaren arabera, marrazkiarekiko eta literaturarekiko zuen interesak bultzatuta, 13 urte zituenetik komiki lehiaketetan parte hartu zuen. 18 urterekin, 2013 urtean, Krea Expresión Contemporáneak antolatutako lehiaketa irabazi zuen 'Binetetan amets egiten zuen neskatoa' komikiarekin.

Filosofiarako grina ilustrazioarekin eta narratiba grafikoarekin uztartuz joan zen Euskal Herrian zein Mexikon.

Era guztietako lan grafiko eta plastikoak egin ditu hainbat gizarte-mugimendutan, hala nola talde feministetan, fracking-aren aurkako mugimenduan eta Mendebaldeko Sahararekiko elkartasunezko erakundeetan.

2017an Mexiko Hirira itzuli zen, eta bertan bizi izan zuen irailaren 19ko lurrikara.

Erreskate lanak bukatutzat eman ondoren, Bolivar eta Chimalpopokaren eraikinaren erorketari buruzko testigantzak jasotzen aritu zen, eta oinarri horretan dago eraikia bere lehen komiki lan luzea: Voces de Chimalpopoca.

2022ko otsaileko Xabiroi aldizkarian 'Garden' komikia argitaratu zuen.

2024 urtean Tupust! kolektiboaren 3. antologian hartu zuen parte

Elkarrizketa Argian