Danele Sarriugarte

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Danele Sarriugarte Mochales Elgoibarren 1989 urtean jaiotako idazle, itzultzaile, literatura-kritikaria eta kazetaria da.

Wikipediaren arabera Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna eta Udako Euskal Unibertsitatean Pentsamendu Kritiko graduondoko ikasketak egindakoa da. Horrez gain, Literatura Konparatuko masterra ikasi du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[1]

2012an Igartza Saria irabazi zuen Mamuak izenburuko eleberri proiektua aurkeztuta, baina eleberria Erraiak izenburupean argitaratu zen 2014an.

Itzultzaile gisara, hainbat autoreen lanak ekarri ditu euskarara: Angela Davis, Slavoj Žižek, Henry David Thoreau, Nancy Fraser, sekin elkarlanean itzulia.[20][21] Assata Shakur...

2019 urtean bi komiki laburren gidoian parte hartu zuen.

Batetik Joseba Larratxe 'Josevisky' irudigilearekin 'Natsegit' komikia sortu zuen Tupust! kolektiboaren lehen antologiarako.

Bestetik Xabiroi aldizkariak 'Atsotzen naizenean, zer egingo dut?' istorioa argitaratu zuen, non Danele Sarriugartek eta Maite Gurrutxagak Jenny Joseph-en poema baten komiki egokitzapena egin zuten.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 03 MARTXOA
Egipton barrena.jpg
Egipton barrena: Piankhy, bidaia bat jakinduriara Erein Amparo Errandonea Amparo Errandonea Jatorrizkoa Gazteleraz Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z 2022 martxoa aldiberean gazteleraz, 'Descubriendo Egipto: Piankhy, un viaje hacia la sabiduría' (Erein)
2022 03 MARTXOA
Zer gertatzen da klimarekin.jpg
Zer gertatzen da klimarekin? Erein Ole Mathismoen Jenny Jordahl Norvegiera Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia