Stephen Desberg

komikipediatik
139.47.60.41 (eztabaida) (EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 11:01, 20 maiatza 2023
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Stephen Desberg 1954an Bruselan jaiotako belgiar komiki gidoilaria da, eta Frantzan 2020 urtean komiki gehien saldu zituzten 10 komikigilen artean sailkatu zen.

Wikipediaren arabera txikitatik zinema (bere aita Metro Goldwyn Mayer konpainiako banatzailea zen) eta komikiak izan zituen eskura: Michel Deligneren komiki dendako ohiko bezeroa izan zen, eta honen eskutik argitaratu zuen bere lehen lan bat eta honek jarri zituen Spirou aldizkariko komikigieekin harremanetan:  Tillieux (Jess Long eta Tif et Tondu sailak), Benn, Pierre Seron, Raymond Macherot, Eric Maltaite...

80. hamarkada bitartean haur eta gazte komikigintzan aritu zen, musika munduan ere saiakerak egin zituen, eta garai horretan hasi zen helduentzako komikigintzan, Dupuis etxetik Casterman etxera mugituta eta Will eta Johan De Moor irudigileekin lankidetzan. Angulemako Komiki Jaialdian 2 sari jaso zituen. 2000 urtetik aurrera arrakasta izan zuen  IR$ eta Le Scorpion sailekin, eta ordudanik frankobelgiar komikigintzako autore ezagunena bihurtu da.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

EKOLINE, 2 LIBURUKIZ OSATUTAKO SAILA
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022/2023
URTEEN ARTEAN
EUSKARAZ
ARGITARATUTAKO SAILA
Ekoline Saila Harriet Ediciones Stephen Desberg Teresa Martínez Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria Jatorrizkoa frantsesez 2022 eta 2023 urteetan, Bamboo Édition (Grand Angle)
2022 APIRILA
Ekoline 2022.jpg
2023 MAIATZA
EKOLINE EUSKERA 2.jpg