Argia/Komunikazio Biziagoa

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Argia —1980 arte, Zeruko Argia— euskarazko aldizkari jeneralista da, aktiboan dagoen zaharrena. Astekaria da paperean, eta edizio jarraitua du sarean. Argitalpen taldeak Lasarte-Orian du egoitza nagusia.

Xabier Letona Biterik Euskarazko Kazetaritzaren lehen kongresurako horrela deskribatu zuen Komunikazio Biziagoa: 80ko hamarkadaren hasieratik 1998ra arte Zeruko Argia izan da Argia argitaratu duen enpresa, eta data horretatik aurrera, aldiz, Komunikazio Biziagoa SAL. Operazio honekin jabego eta egitura aldetik enpresa eguneratu egin genuen. Argia egiteaz gain, beste zenbait produktu ere kaleratzen ditu, esate baterako, Euskal Kulturaren Urtekaria, Larrun pentsamendu aldizkaria, edo tako egutegia. Horiez gain, beste esparru batzuk ere sortu ditu. Argitalpenena da bat, liburu eta jokoen produkzioaz arduratzen dena eta, azpimarratuko nuke azken urteetan egin dugun Interneteko ahalegina, besteak beste Haria moduko prentsa bilketa zerbitzua argitaratzen duena. Aipatu beharrekoa da, halaber, duela gutxi gure taldera egindako ekarpen berria, aspaldian agertu izan dugu denbora-pasekiko gure interesa eta iaz interes hori gauzatu genuen Luma denbora-pasa hilabetekaria geure proiektura ekarriz.

arabera Argia astekariaren enpresa argitaratzailea Komunikazio Biziagoa SAL da. Enpresa honek Iametza, Antza eta Adur komunikazio enpresekin Ametzagaña enpresa taldea osatzen du. Ametzagaiña A.I.E. irabazi asmorik gabeko erakundea da. Taldearen helburua, Ametzagaiña webgunean irakurri daitekeenez[12], enpresa bakoitzak duen eginkizunetan bata besteari laguntzea da, hots, elkarlanean aritzea, teknologia berriak ikertu eta garatzea eta proiektu berriak sortzea. Esan bezala, enpresa bakoitzak ekarpen desberdinak egiten dizkio taldeari: Antza grafikogintzaz arduratzen da; iAmetza, teknologiaz, eta Adur, software ingeniaritzaz.