Tsukumizu

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Tsukumizu izengoitipean manga komikiak sortzen dituen gidoilari eta irudigilea dago. 2019an sortu zuen'Girls last Tour' bere lehen komikia euskarara ekarri zuen Harriet Ediciones argitaletxeak 2023an.

Wikipediaren arabera, lehen hezkuntzan jada irakurle porrokatua zen, eta bigarren hezkuntzan zegoenean irakurri zituen garai horretan gerora 'Girls Last Tour' komikiaren gidoia sortzeko inspirazio izan zituen Haruki Murakami eta Kaori Ekuniren lanak; orduan ikusi omen zuen ere Saving private Ryan filma, eta bertakoa da 'Girls Last Tour' komikian agertzen den Kettenkrad ibilgailua.