Irene Arrarats

komikipediatik
93.156.216.72 (eztabaida) (EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 22:45, 7 azaroa 2023
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Irene Arrarats Lizeaga Hernanin 1967 urtean jaiotako euskaltzain urgazlea da, Berria egunkariko euskara arduraduna. Geografia eta Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Beste itzulpengintza lanen artean, 'Persepolis' komikia ekarri zuen euskara.


Wikipediaren arabera "Euskaldunon Egunkarian hasieratik lan egin zuen zuzentzaile eta itzultzaile moduan, eta zortzi urte geroago, 1999an, egunkariko euskara-arduradun izendatu zuten: lan horretan aritu zen 2003an egunkaria indarrez itxi zuten arte. 2003an bertan hasi zen euskara-arduradun Berria egunkarian eta harrezkero hori izan da bere lana. 2001ean argitaraturiko Egunkariaren azken estilo-liburuaren egile bat izan zen eta egun Berriaren estilo-liburuaren zuzendaria da."

2007tik ari zen lankidetzan Euskaltzaindiarekin eta 2018an izendatu zuten euskaltzain urgazle. 'Euskara Batuaren eskuliburua' argitaratu zuen lantaldeko kide izan zen.

Arraratsek feminismoa eta euskara uztartu ditu, ekarpen teorikoak eginez eta zenbait ekimenetan parte hartuz, besteak beste Feministaldian, "Euskara eta Feminismoa bidelagun" topaketetan... Berriako hainbat iritzi artikuluetan ere ekarpenak egin ditu feminismoaren ikuspegitik.


ITZULTZAILE

2017an Monique Wittig-en 'Pentsamendu heterozuzena' (Lisipe, Susa) saiakera bilduma itzuli zuen Maialen Berasategi Catalan, Danele Sarriugarte Mochales eta Mirentxu Larrañaga Sueskun-ekin batera. 2019an Simone de Beauvoir-en 'Bigarren Sexua' (Eskafandra, Elkar/Jakin) saiakera itzuli zuen.

EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 IRAILA
Persepolis azala.jpg
Persepolis Elkar
Reservoir Books
Marjane Satrapi Marjane Satrapi Frantsesez jatorrizkoa Irene Arrarats 2000-2003, 4 liburukitan frantsesez (L'Association)