Reservoir Books

komikipediatik
93.156.216.72 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 22:17, 8 azaroa 2023
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Reservoir Books 1998an sortu zen Penguin Random House argitalpen taldearen baitan, eta bere xedea da "liburuen eta joera abangoardista eta berrienen arteko uztarketa: pop kultura, kontsumo alternatiboa eta gizarteari buruzko irakurketa berriak."

Eleberri beltz garaikidea argitaratzen du, fikziozko eta ez-fikziozko istorioak... Eta 'Reservoir Gráfica' bilduman komikigintzan arrakasta lortu duten hainbat egileren lanak argitaratu ditu edo jatorrizko lanak berriro argitaratzeko eskubideak eskuratu: Art Spiegelman, Liniers, Chris Ware, Carlos Giménez, Miguel Brieva, Alison Bechdel, El Roto, Marjane Satrapi, Joe Sacco, Calpurnio, Daniel Clowes, Jodorowsky & Moebius, Lynda Barry, Carlos Nine, Charles Burns, Alberto Montt, Zerocalcare...

Euskal Komikia eta komikia euskaraz

2022 urteanBlack is Beltza II: Ainhoa' komikia argitaratu zen : euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuten, katalanezko edizioa Pol·len argitaletxeak atera zuen, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books-ek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez.

2023 urtean Elkar/Reservoir Books argitaletxeen bidez argitaratu zen euskaraz Marjane Satrapi irainiarraren 'Persepolis' komikia (jatorrizkoa frantsesez 2002 urtean)

EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 AZAROA
Persepolis azala.jpg
Persepolis Elkar
Reservoir Books
Marjane Satrapi Marjane Satrapi Frantsesez jatorrizkoa Irene Arrarats 2000-2003, 4 liburukitan frantsesez (L'Association)