Bakun itzulpen zerbitzuak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Joseba Ossa Altzibarrek 1998an sortu zuen Bakun itzulpen eta argitalpen enpresa Arroa Behean, Zumaiatik 3 kilometrora; zerbitzu ugari eskaintzen dituzte, batik bat argitaletxeei (testuen sorkuntza, itzulpenak, zuzenketak, diseinua eta maketazioa...), baina baita nazioarteko erakunde, gizarte mugimendu eta GKEei ere.


Itzulpenez gain, mota guztietako argitalpen lanak ere egiten dituzte: liburuak, aldizkariak, foiletoak, gidak… Testuen sorkuntza, itzulpena eta zuzenketa, diseinua eta maketazioa, argazkiak, marrazkiak, koordinazioa eta egokitzapenak... grabazio estudio txiki bat ere badute. Itzultzaileez gain zuzentzaile talde bat ere badute.

KOMIKI ITZULPENAK

SALVAT/BRUÑO-ren eskutik argitaratu dira 2009tik aurrera Asterixen XX. mendeko komiki istorikoen berrargitalpenak eta baita XXI. mendean Uderzok eta ondoren Jean-Yves Ferri eta Didier Conradek egindako istorio berrien Espainiako Estatuko merkaturatzeak.

Bakun itzulpengintza enpresa arduratu zen euskarazko bertsioetaz: 2009an Joseba Ossa eta Usua Lasa lankidetzan aritu ziren 'Asterix eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua' euskaratzeko: ondoren Usua Lasa izan zen edizio historikoaren 'Asterix Galiarra' lehen aletik hasita 10. aleraino itzultzaile nagusia, 7. eta 8. aleetan izan ezik, Ramon Iriartek itzuli baitzituen; 'Asterix eta piktoak' etapa berria ireki zuen komikiaren euskaratzailea ere Usua Lasa izan zen: 2013 urtean 'Zesarren Papiroa' Maddalen Arzallusekin batera euskaratu zuen, eta 2016 urtetik aurrera ('Asterix : Arbernoko ezkutua' eta 'Asterix Olinpiar Jokoetan' ale historikoetatik eta 'Asterix Italian' etapa berrikotik hasita) Maddalen Arzallus arduratu da euskarazko bertsioetaz.

Ondorioz Maddalen Arzallusek guztira Asterixen 12 komiki ekarri ditu euskarara, Jean-Yves Ferri eta Didier Conrad bikotearen 4 (azkena oraingoz 2021ean 'Asterix eta Grifoa' eta XX mendeko komiki klasikoen 9 ale.

* Asterix Bilduma Klasikoa

Asterix Bilduma Klasikoa
Idefix eta menderakaitzak Saila



Beste komiki itzulpen lan batzuk


Ahizpak Saila
2022
Ahizpak 1.jpg

Ezinbestean, ahizpak...

2022
Ahizpak 2.jpg

Ahizpak gure estiloan

2023 03 MARTXOA
Ahizpak komikia 3.jpg

Bera hasi da

2023 03 MARTXOA
Ahizpak 4 ikaragarria da.jpg

Ikaragarria da

2023 10 URRIA
Ahizpak 5.jpg

A zer muturra!

2023 10 URRIA
Ahizpak 6.jpg

Wendy, maiteminduta

2024 03 MARTXOA
Ahizpak 7.jpg

Zu zara nire eguzki errea!

JATORRIZKO HIZKUNTZA
HERRIALDEA
EUSKARAZKO BERTSIOAREN
ARGITARATZAILEA
GIDOIA MARRAZKIAK ITZULTZAILEA JATORRIZKOA
Frantsesez
2080tik 2022 bitarte
17 alez osatzen da Saila.
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Miren Garate / Bakun itzulpen zerbitzuak Bamboo Édition

Ttarttalo Argitaletxea

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2013
Saba.JPG
Saba eta landare magikoa Ttarttalo Yann Dégruel Yann Dégruel Frantsesez jatorrizkoa Ibon Plazaola Okariz / Bakun itzulpen zerbitzuak 2012 Frantsesez Saba et la plante magique
2011
ELEFANTEAREN.JPG
Elefantearen semea Ttarttalo Yann Dégruel (Rudyard Kipling-en ipuinean oinarritua) Yann Dégruel Frantsesetik itzulia Ibon Plazaola Okariz eta Joxemi Hernandez / Bakun itzulpen zerbitzuak 2010 L'Enfant d'Eléphant (Guy Delcourt Productions)
2011
SERAFIN.JPG
Serafin eta basoko animaliak Ttarttalo David Chauvel Jerome Lereculey Frantsesetik itzulia Ibon Plazaola Okariz eta Joxemi Hernandez / Bakun itzulpen zerbitzuak 2008 Séraphin et les animaux de la forêt