A fin de cuentos
Dabilenharria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:27, 10 martxoa 2024
A Fin de Cuentos argitaletxea Bilbon sortu zen 2016 urtean.
Haur eta gazte literaturari eskainitako argitaletxe independentea da eta liburu ilustratuak argitaratzen ditu.
Europa eta Ameriketako autore ugariren lanak argitaratu dituzte, tartean euskal egile hauenak: Jon Agiriano, Enrique Heras, Karmele Llano, Maite Mutuberria, Concha Pasamar...
2022k abenduan plazaratu zuten komikitzat hartu daitekeen beraien lehen argitalpena, Isabella Cieliren gidoiaz eta Noémí Marsilyren irudiz 2019 urtean Frantziar Estatuan argitaratu zen 'Memet'.
2024. urtean frantziar estatuan bizi den Yoon-Sun_Park korearraren komiki bat argitaratuko dute.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 MARTXOA | Bubu eta haren lagunak | A fin de cuentos | Yoon-sun Park | Yoon-sun Park | Jatorrizkoa frantsesez | Joana Pochelu | 2023 'Boubou et ses amis', Biscoto argitaletxea |
2022 ABENDUA | Memet | A fin de cuentos | Isabella Cieli | Noémí Marsily | Jatorrizkoa frantsesez | Uxoa Iñurrieta | 2019 'Memet', L’employé du Moi argitaletxea |