Raquel Varela
Raquel Varela 1978 urtean Portugalgo Cascaes-en jaiotako historialaria da, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea, Portugalgo Iraultzaren historian eta XX. mendeko iraultzen historian espezializatua.
40 liburu baino gehiago argitaratu edo editatu ditu, besteak beste, Historia do Povo Revolução Portuguesa 1974-75 (2014), Breve História da Europa (2018) eta Breve História de Portugal (2023). Irratiko eta telebistako programetan parte hartzen du eta dokumentalen gidoilaria da. Hainbat sari jaso ditu; hala nola, Asociación Iberoamericana de Comunicación/Universidad de Oviedo saria, langile eta gizarte mugimenduen historia globalari egindako ekarpenagatik. 2020an, Simone Weil ikerketa-bekaren lehen onuraduna izan zen. Portugalgo Bizi eta Lan Baldintzen Behatokiko lehendakaria da.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 | Herriak du gehien agintzen | Txalaparta | Raquel Varela | Robson Vilalba | Portugesetik itzulia | Eskarne Mujika Gallastegi | 2024, aldiberean Portuguesez (Bertrand Editora), katalanez, gazteleraz, euskaraz |