Isabelle Sivan

komikipediatik
67.218.224.34 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 19:20, 26 apirila 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Isabelle Sivan Marseillen jaiotako idazlea da eta Afrikan pasa zituen bere lehen urteak. Abokatua lanbidez, 2014 urtean Lisa Belvent izenordearekin 'Le Voyage d’Abel' komikiaren gidoia sortu zuen; Bruno Duhamel arduratu zen irudietaz. 2020 urtean bere izenez berrargitaratu zuen komikia Bamboo argitaletxeko Grand Angle zigiluak eta Harriet Edicionesek euskarara ekarri zuen 2021ean.

2018 urtean Dankala eleberria idatzi zuen eta 2023an 'La musique vous aime, Antoine...'


2023ko urrian Bruno Duhamel eta Isabelle Sivan Euskal Herrian bira bat egin zuten Frantziar Institutua eta Harriet Edicionesen arteko lankidetza bati esker: urriaren 18an Bilboko Joker espazioan,19an Gasteizko Caracola Comics-en eta urriaren 20an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean.

2024ko urtarrilean Bruno Duhamel-ekin lankidetzan berriz ere komiki bat argitaratu zuen, 'Deux soeurs', eta ia aldiberean argitaratu zen euskaraz, apirilean, Harriet Edicionesen eskutik.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 04 APIRLA
BI AHIZPA PORTADA.jpg
Bi ahizpa Harriet Ediciones Isabelle Sivan Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2024, 'Deux soeurs' (Bamboo / Grand Angle)
2021 09 IRAILA
ABELENBIDAIA.jpg
Abelen bidaia Harriet Ediciones Isabelle Sivan Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2014, 'Le Voyage d’Abel' (Les Amaranthes) /2020 (Bamboo / Grand Angle)