Igor Sarralde Ussia
Igor Sarralde Ussia Getxon jaiotako ilustratzaile eta komikigilea da. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Leioan eta Bartzelonako Escola Joso: Centre de Cómic i Arts Visuals eskolan Art grafic ikasketak burutu zituen.
Kataluniako Museu Nacional d 'Art-en eta Bartzelonako Komiki Azokan egin ditu erakusketak.
2020 urtean XXXIV. Portugalete Uri Urena Komiki-Lehiaketan euskarazko egile onenari emandako akzesita irabazi zuen 'Sagarra eta gezia' lanarekin, eta Mikel Begoña komiki gidoilaria berarekin harremanetan jarri zen proiektu bat elkarlanean sortzeko. Harriet argitaletxeari proposatu zioten lana argitatzea, eta 2023 urtean irabazi zuen Eusko Jaurlaritzako komiki sorkuntzarako diru laguntzetako bat:ondorioz, "Argia iraungi zen tokia" komikia 2024ko udazkenean argitaratuko du Harriet Edicionesek.
2021 urtean Getxoarte-ren baitan "Artista bat auzoan" ekimenaren barruan bideo bat egin zuen.
https://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura/noticias/504 2023 urtean Getxoko Kulturetxeak bultzatutako Sormen Deialdiaren barruan 'Sinestesia Drawing Band' proiektua aurkeztu zuen, eta zuzenean ilustratu zituen urte horretako Jazz eta Folk jaialdietako emanaldiak, bi ekitaldien testigantza grafikoa emanez. 2024 urtean Getxoko Jazzaldiaren 47. edizioko kartela egin zuen, eta kartela egiteko nabarmendu den ezaugarri bat izan da "Christophe Blain edota Blutch komikigile frantziarren trazuak eta azken horren kolore konbinazioak dakartza burura."
Egileak Instagram kontuan erakusten ditu bere lanak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024AZAROA | Argia iraungi zen tokia | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Igor Sarralde Ussia | Euskaraz Jatorrizkoa | 2024, gazteleraz aldiberean. |