Laurent Kling
Laurent Klingek 2000. hamarkadan hasi zuen ilustratzaile ibilbidea
2009 urtean 'Les Rois du pétrole' komikia sortu zuen eta 2012an 'Evan Evans'.
Azken urteotan batez ere gazteentzat egiten du lan, gai historiko edo zientifikoak ikuspuntu dibertigarri batetik islatuz. Animalien inguruko istorioak ere sortu ditu, udararako eskolako lanen liburu eta logika jolasetarako irudiak... horrela ia 50 liburutan parte hartu du Hainbat argitaletxeetarako egin du lan: Urborne, Bayard, Fleurus, Milan, Larousse Actes Sud...
'24 hours in the...' Britainia Handiko Usborne argitaletxearen baitako komiki bilduma da.
2021 urtean 'in the Stone Age' argitaratu zuten, eta urte berean Ttarttalok euskarara ekarri zuen.
Ordudanik ingelesez 6 istorio argitaratu dira, euskaraz 3 eta udazkenerako 4. egongo da eskuragarri.
Gidoilari eta ilustratzaile ezberdinak arduratu ohi dira istorio hauen sorkuntzaz, eta Laurent Kling ilustrazioan gehien errepikatu den egiletako bat izan da.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 | 24 ordu Antartikan | Ttarttalo | Andy Prentice | Laurent Kling | Ingelesetik itzulia | Unai Brea | 2022 24 Hours in Antartica (Usborne Publishing Ltd) |
2023 | 24 ordu espazioan | Ttarttalo | Rob Lloyd Jones | Laurent Kling | Ingelesetik itzulia | Unai Brea | 2022 '24 Hours in the Space'(Usborne Publishing Ltd) |
2021 | 24 ordu Harri Aroan | Ttarttalo | Lan Cook | Laurent Kling | Ingelesetik itzulia | Unai Brea | 2021 03 24 Hours In the Stone Age (Usborne Publishing Ltd) |