Mugako Dragoiak

komikipediatik
46.222.93.168 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 07:31, 17 iraila 2024
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2021 Azaroa (Frantsesez argitaratu zen lehenik.lehen liburukia 2021eko maiatzean (Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe, Glenat) eta 2021ko azaroan 2. liburukia frantsesez (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat)eta aldiberean bi aleak liburuki bakarrean gazteleraz (Dragones de frontera) eta euskaraz Harriet Edicionesen eskutik
IZENBURUA MUGAKO DRAGOIAK
ARGITARATZAILEA Harriet Ediciones
GIDOIA Gregorio Muro Harriet
MARRAZKIAK Iván Gil
KOLOREA Garluk Agirre
JATORRIZKO HIZKUNTZA Gaztelera
ITZULTZAILEA Miel Angel Elustondo Etxeberria
FORMATUA Azal gogorra/Cartoné
KOLOREA Koloretan
TAMAINA 290x215
ORRIALDE KOPURUA 112 orrialde
SALNEURRIA 26 euro
ISBN 978-84-123816-3-4

'Mugako Dragoiak' Gregorio Muro Harriet komiki gidoilariak sortutako izen bereko Bildumaren hasierako liburukia da.

2021 maiatzean Glenat argitaletxearen baitan Frantziar Estatuko merkatuan agertu den istorio honen lehen zatia 'Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe' izenburupean.

2021ko azaroan 2. zatia frantsesez argitaratu zen (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat)eta aldiberean bi aleak liburuki bakarrean gazteleraz eta euskaraz Harriet Edicionesen eskutik.

Iván Gil arduratu zen bilduma honetako lehen istorioa marrazteaz

SINOPSIA

Juan Bautista de Anza da komiki honetako protagonista nagusia: Gipuzkoako Hernani herrian jaio den Juan Bautista de Anza "zaharra"-ren semea da, Mexiko Berriko gobernadore izandakoa.

1779 urtean Mexiko Berriko lurretako egoera jasanezina da: lehorteari komantxeen erasoaldi krudel eta etengabeak gehitu behar zaizkio. Juan Bautista de Anzak, egoerari aurre egin behar dio, Hopiak bezalako herri indiar batzuk janariz lagunduz, heriotzaren atarian zeudenak; 150 larruzko dragoi eta 450 miliziano novo-hispaniarrekin eta indioekin komantxerian sartzen da, komantxeen buruzagi belikosoari aurre egiteko; Tavivo Narigant, “Cuerno Verde”.

MUGAKO DRAGOIAK KOMIKI UNIBERTSOA

Istorio honekin Gregorio Murok western giroko unibertso bat sortzen hasi zen, 2024 urtean jarraipena izan zuena 'Azote' Saileko bi liburukietako lehena plazaratzean, oraingoan Pedro Camello irudigilearekin lankidetzan.

Mugako dragoiak western bat da, generoaren kodeak errespetatuz, arnasa eta ikuspegi berri bat ematen diona, eta Amerikako mendebaldeko eszenatoki mitikoetara itzultzen gaituena.