Julen Ribas

komikipediatik
46.222.137.13 (eztabaida) (2008: XABIROI, 'AZKEN GARAIPENA)(r)en berrikusketa, ordua: 06:14, 25 urria 2024
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Julen Ribas 1981 urtean Arrasaten jaiotako margolari, ilustratzaile eta komikigilea da.

Txikitatik marraztea maite bazuen ere, lehenik ikasketa zientifiko- teknikoak egin zituen, baina hauek alde batera lagata 1999an Arte Grafikoak ikasi zituen Bartzelonan.

Haur-liburugintzan, 2007 urtearen inguruan Basajaun pertsonaiean oinarritutako ilustrazioak egin zituen ('Basajaun eta zikoina txikia', 'Basajaun trikuak salbatzen', 'Basajaun: auzoko zaratatsuak', 'Basajaunen oporrak', 'Zer gertatu da urarekin?'… guztiak ETB Liburuak argitaletxerako)

Irudigintzaz aparte, #Rockomikiak binomioaren beste adierazle bat dugu Julen Ribas, Ozen taldeko abeslari izan baitzen.

2005 NUMENAK KOMIKIA

komikigintzan, 2005ean Sauré argitaletxearen bidez kaleratu zuen bere lehen albuma, Numenak, Aita izenburukoa, Unai Busturiaren gidoiaz sortutako Numenak sailaren trilogiaren lehen liburukia izateko helburuarekin. 2007 urtean Numenak, Alaba argitaratu zen, baina ez zen trilogia osatu. Gazteleraz ere argitaratu ziren aldiberean lan hauek. 2008an ere Unai Busturiaren gidoiez Astelehenak komikia sortu zuen, Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Plataformaren enkarguz

2006ean XIRIKA aldizkariak antolatutako komiki lehiaketan sari bat irabazi zuen.


2006 FRANTZIAR MERKATUA

Frantziar estatuan argitaratzen hasi zen 2006 urtean ere, "Les chroniques de Sillage" saileko 4. alean kolaboratu zuen, eta hurrengo urteetan ere erregularki argitaratu dituzte bere komikiak: 2012an Remington saileko 9 eta 10 zenbakietan, 2013an "Kerubim" saileko bi zenbakietan, 2017an "Kiliwatch" bilduman, 2019an "Le Spécimen" eta "Ah, ça ira" kokimikietan... Sedyas, Sanvi eta Garluk euskal koloristak lankide izan ditu maiz.

2008: XABIROI, 'AZKEN GARAIPENA

Xabiroi aldizkariaren koordinatzaile Dani Fanok komiki berrien sorkuntzarako idazleak eta marrazkilariak harremanetan jartzeko ekimena jarri zuen martxan.


2006 urtean Ivan Zalduari proposatu zion komiki labur bat egitea Julen Ribas bikotetzat hartuta, eta horrela 2006 urteko azaroako Xabiroi aldizkarian 6 zenbakidun ale berezian 'Superheroiak' istorio laburra argitaratu zuten.

Esperientzia honen ondoren Ribas eta Zaldua gidoi luzeago baten lanketan murgildu ziren, eta 2008ko maiatzean Xabiroi aldizkariko 13. zenbakian agertu zen 'Azken garaipena' komikiaren lehen atala. Aldizkariaren 20. zenbakian amaitu zuten istorioa (2010eko ekainean), eta 2011ko azaroan aurkeztu zen Donostian atal guztiak biltzen zituen albuma, naziek II mundu maila irabazi izan balute gerta ziteken istorio ukroniko bat. Bi sortzaileek elkarri egindako ekarpenak ezagutzeko ikus Azken Garaipena artikulua.

2009 eta 2010 urteetan Berria egunkariko Manttangorri gehigarrirako 'Fermin eta Xatur' pertsonaien zintak argitaratu zituen.

2012 urtean Iban Zalduak haur literatura kategoriako Euskadi Saria jaso zuen Azken garaipena albumari esker. Galegoz argitaratu zuen komiki hau Urco argitaletxeak.

Julen Ribasek margogintzan, 2014ko urrian akuarela lanetan oinarritutako erakusketa egin zuen Bergarako Nahikari tabernan.

2014 urtean 'Karlisten altxorra' haur literaturazko liburua ilustratu zuen, Gaizka Arostegiren gidoiaz.

2015ean Xabiroien argitaratu zuen 'Zer nahi eta hura eman' 8 orriko istorioa, bere gidoiaz baina Unai Busturiaren ideia batean oinarrituta.

2016ko maiatzean Arrasaten Rockomikiak ekimenari lotutako erakusketan hartu zuen parte, eta azaroan Donostiako Fantasiazko eta beldurrezko Zinemaren Asteak Euskadi Fantastikoa ekimenean parte hartzeko eskatu zion: azken 6 urtetako marrazki eta zirriborroekin (argitaratutako lanekin zein proiektuekin)erakusketa egin zen Donostiako Udal Liburutegian.

2016 SANTA FAMILIA KOMIKIA

2016ean ere Xabiroirako komiki sail berria hasi zuen, "Santa Familia" Eider Rodriguezen gidoiaz. 2017ko urrian album bezala argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak.

2018an Eider Rodriguezek Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen "Santa Familia" lanagatik, eta "Bihotz handiegia" lanarengatik euskarazko literaturako Euskadi saria ere: urte berean bi Euskadi sari jasotzen dituen lehen idazlea izan da.

Gauzak horrela, Julen Ribas Euskadi Sarietako Haur eta gazte literaturako sailetan irabazle izan diren bi komikiren ilustratzaile izan da, baina bi kasuetan soilik gidoilariak izan dira sarituak.

Grafito argitaletxeak gaztelaniaz argitaratu zuen lan hau.

2021 'SUA' KOMIKIA

Alex Tello aktore musikazalearen bulkada batetik sortu zen p'Sua' proiektua.

Naiz atarian proiektuari buruzko artikulua eta irrati elkarrizketa argitaratu dira.

Eibarko taldearen letrak oinarri hartuta istorio bat idatzi zuen, baina tiraderan gordeta izan du ia hamarkada batez. Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida musikariekin zenbait aldiz elkartu bazen ere, Tellok sekula ez zien eman tiraderan gordetako harribitxi horren berri. Azkenean, baina, Dani Fano lagunarekin hitz egin zuen izandako ideia zer iruditzen zitzaion jakiteko, eta honek animatu zuen Su Ta Gar taldekoei komikia kaleratzeko proposamena egitera. Hori, azkenean, 2017an gertatuko zen. Su Ta Gar taldeko Bastidaren esanetan, taldeari kanpotik proposamen asko iristen zaizkio eta gehienetan ezetza ematen dute, nahiago izaten baitute indarra taldean bertan jaiotako proiektuak aurrera ateratzen jarri. Baina Alex Telloren ideiaren berri izan zutenean, «ganberrada» interesgarria eta bitxia iruditu zitzaien.

Julen Ribas marrazkilaria arduratu zen irudietaz, eta 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin.

2021eko azaroan argitaratu zen 'Sua'komikia.

2022 urtean Grafito Editorial-ek gazteleraz argitaratu zuen 'Santa familia'.

2023 IRIS XXII

2022 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak deituta, Egile Sariak izenburupean sorkuntza artistikoari bideratutako diru-laguntza deialdia egin zen arlo ezberdinetan, eta Yurre Ugartek jaso zuen sarietako bat 'IRIS XXII' komiki proiektuarekin. Urte horretan Eusko Jaurlaritzak diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko: 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak, tartean Julen Ribasek.

2023ko Durangoko Azokan aurkeztu zen Txalapartak argitaratutako IRIS XXII komikia.

Mondraberri atariak elkarrizketa egin zion Julen Ribasi.

Urtarrilaren 17an Donostian egindako aurkezpenaren isla komunikabideetan

2021-2024 'BOTERE HANDI BATEK' HISTORIO LUZEA

Xabiroi aldizkarian azaltzen da bigarren album honen sorrera eta bilakaeran istorioa: pandemia garaian Julen Ribasek Iban Zalduaren testu bat ilustratu zuen Berria egunkarirako, eta Zalduak komiki berri bat elkarrekin sortzeko aukera jarri zuen mahai gainean, super heroiak eta euskal gatazka ardatz izango zituena; Dani Fanorekin ideiaz hitz egin eta aldizkariko ohiko irakurle diren gazteentzat gai hori lantzeko zalantzak partekatu eta gero, aurrera egin zuten eta bikotea berriz ere komiki sorkuntzan murgildu zen: 2021 urteko abenduko Xabiroi aldizkariaren 62. zenbakian 'Botere handi batek' istorioaren lehen atala argitaratu zen, eta 2024ko otsaileko 71. zenbakian azken atala. Albuma urte bereko urrian iritsi zen liburudenda eta liburutegietara.

Urriaren 29an Donstiako Fermin Calbeton kaleko Elkar dendan 11:30etan egingo da komikiaren aurkezpena.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKOAREN URTEA
2024 URRIA
BOTERE HANDI BATEK.jpg
Botere handi batek Ikastolen Elkartea/Xabiroi Iban Zaldua Julen Ribas 2021-2024 urteen artean atalka Xabiroi aldizkariko 62. zenbakitik 71. zenbakira.
Albuma 2024 urtean
2023 abendua
Iris-xxii-txalaparta-eus.jpg
Iris XXII Txalaparta Yurre Ugarte Julen Ribas 2023
2021 AZAROA
Sua.jpg
Sua Jo ta ke Ekoizpenak Alex Tello Julen Ribas 2021 azaroa
2017 URRIA
2017 santafamilia.jpg
]]
Santa Familia Ikastolen Elkartea/Xabiroi Eider Rodriguez Julen Ribas 2015etik 2017ra atalka Xabiroi aldizkariko 36. zenbakitik 44. zenbakira
2011 URRIA
2011 azkengaraipena.jpg
Azken garaipena Ikastolen Elkartea/Xabiroi Iban Zaldua Julen Ribas 2008tik 2010era atalka Xabiroi aldizkariko 13. zenbakitik 20. zenbakira
2007
2007 numenak alaba.jpg
Numenak, Alaba Saure Unai Busturia Julen Ribas 2007
2005
2005 numenak aita.jpg
Numenak, Aita Saure Unai Busturia Julen Ribas 2005

AUTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA INTERNETEN

EITBko Kultura Transit saioko bideoa