Miren Mindegia
Miren Mindegia Petrirena Elizondon 1985 urtean jaiotako gidoilari, kazetari eta editorea da.
Nabarralderen komunikazio arduraduna da,eta Fundazio honek argitaratutako 2 komikien sorkuntzan parte hartu du: 2018an 'Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak' komikiko gidoia egin zuen eta Adur Larrea arduratu zen irudietaz.
'Eneko Aritza. Lehen errege baskoia' eta 'Oneka. Iruñeko erresumaren sorrera' Nabarralderen komikietan euskarazko bertsioetaz arduratu da.
Nafarroako Diario de Noticiasen idazten du eta beste komunikabideetan kolaborazioak egiten ditu, hala nola Euskalerria Irratian.
Besteak lanen artean, Xabier Irujoren “Genocidio en Euskal Herria” liburua editatu zuen, eta gidoilari bezala aritu da “Beloaga, memoriaren behatokia” eta “Atxorrotxeko gaztelua, denboraren talaiatik” dokumentaletan.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
201811 AZAROA | Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak | Nabarralde | Miren Mindegia | Adur Larrea | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | 2018 11 Azaroa |
Komiki itzulpen lana
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 11 AZAROA | Oneka. Iruñeko erresumaren sorrera | Nabarralde | Iñigo Larramendi | Eneko Lizardi | Euskaraz | Miren Mindegia | 2024 azaroa |
2016 | Eneko Aritza. Lehen errege baskoia | Nabarralde | Angel Rekalde | Joseba Larratxe Josevisky | Edizio elebiduna | Miren Mindegia | 2016 11 AZAROA |