Ihes plana

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2024 Azaroa (Gazteleraz jatorrizko aldiberean 'Plan de huida', Grafito Editorial)
IZENBURUA IHES PLANA
ARGITARATZAILEA Harriet Ediciones
GIDOIA Agustín Ferrer Casas
MARRAZKIAK Agustín Ferrer Casas
JATORRIZKO HIZKUNTZA Gaztelera
ITZULTZAILEA Miel Angel Elustondo Etxeberria
FORMATUA Azal gogorra/Cartoné
KOLOREA Koloretan
TAMAINA 290x215
ORRIALDE KOPURUA 80 orrialde
SALNEURRIA 25 euro
ISBN 9788412900507



SINOPSIA

1936. urtea, Madril hesitua izateko arriskuan dago, eta gobernu errepublikanoak Valentzia hirira joatea erabaki du. Hiriburuaren aurkako bonbardaketek gobernua neurriak hartzera behartu dute eta, besteak beste, Pradoko Museoko artelanak handik ateratzera, arriskuan dagoen ondare historiko eta artistikoa salbatzeko. Kamioi-taldeek Valentziara eramango dituzte artelanak eta, han, zaharberritu eta babestu egingo dituzte, aldi baterako, bederen.

Pradoko Museotik ebakuatutako koadroen artean Mona Lisa dago, Leonardo da Vinciren tailerrak egindako Giocondaren bertsioetako bat. Hura lortzea eta arte- merkatari bati saltzea zaila da, baina ez ezinezkoa.