Alison Bechdel
Alison Bechdel 1960 urtean Ameriketako Estatu Batuetako Pensilvanian jaiotako komikigilea da.
Autobiografia eta autofikzioaz asko dute bere lanek; batetik haurtzaro/nerabezaroko familia harremanek eta bestetik gaztaroko lagun eta militantzia giroak.
Wikipediaren arabera bere Aita, Bruce Bechdel, irakaslea zen eta aldiberean ehorztetxe bat zuzentzen zuen; ama, berriz, Helenek ingeles literatura irakasten zuen Beech Creek-eko institutuan. 'Fun Home' liburuan agertzen dira garai horretako kontuak
Ohion artearen historia eta arte ikasketan graduatu zen 1981 urtean. Ikasketak amaituta New York-era joan ze, arte eskoletan parte hartzen saiatu zen baina ez zuen lortu eta publizitatean aritu zen lanean. Aldinerean komikigintzan hasi zen eta 1983 urtean 'Dykes to Watch Out For'(Kontuan izateko moduko bollerak) komiki-zinten serieak etorkizunean izango zituen ezaugarrien lehen pausuak ematen.
Hitzen Uberan atariak Hiru galdera baino askoz gehiago da Alison Bechdel 2015 urteko artiluluan horrela laburtu zuten egilearen asmoa zintagintzan hasteko garaian.
"Bechdel lesbiana da, eta amorratuta zegoen pop kulturan, zineman, komikigintzan ez zelako LGTB jenderik agertzen, ez behintzat bizitza arruntak egiten. Lesbiana, gay eta transexualak beti azaltzen ziren tragedia baten erdian eta sekulako klixe bilakatuta. Halaxe, norberak egiteko leloari jarraitu eta bere eta bere adiskideen bizitzak islatzen zituzten tirak marrazten hasi zen. Pertsonaia gogoangarriak sortu zituen (Mo, Lo...) eta, beren arteko harremanen tira-birak aipatzeaz gain, garaian garaiko testuinguru politikoa eta gertaerak azpimarragarriak ekarri zituen zintaz zinta, 1983tik 2008ra."
Urte berean Iban Zalduak 'Aurten irakurri dudan nobelarik onena' izenburupean komiki zinten bildumari buruzko artikuklu mamitsua argitaratu zuen, besteren artean honakoa adieraziz:
"Unibertso oso bat aurkezten digu liburuak, Mo(nica) Testa protagonista nagusiaren inguruan (ezkerreko lesbiana bat, liburu saltzailea eta –geroago– bibliotekaria, Bechdelen alter ego nahiko argia) zabaltzen eta konplexuagotzen doana aurrera egiten dugun neurrian, bere lagunartea, lankideak, bikoteak, bizilagunak etab. integratuz, eta azpimultzo berriak eraikiz izendatzen ez den tamaina ertaineko AEBko hiri batean (Minesottako Saint Paul izan zitekeena, han bizi zela hasi baitzen Bechdel pertsonaia hauek garatzen eta bere zintetan sartzen); Mo ardatz nagusia bada ere, Dykes to Watch Out For oso lan korala da. LGTB erkidegoaren barnean garatzen diren erlazioek (sentimentalak eta sozialak) istorioen gai nagusia osatzen duten arren (lau erdigune edo “etxe” nagusirekin: Mo eta bere uneko bikotekidearena –liburuaren zati handi batean Sydney–; Lois, Ginger eta Sparrow adiskideena; Clarice eta Tonik osatzen duten familiarena; eta Mo eta Loisen lantokia den Madwimmin liburu dendarena), badago bestelako hizpiderik, hala nola gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, gaixotasun larrien astinaldia (minbiziarena behin baino gehiagotan azaltzen den gaia da), eskubide zibilen zabalkuntzaren aldeko borroka, queer mugimenduaren eta teorien bilakaera, egungo Estatu Batuen historia politiko eta ekonomikoa, gizarte aldaketak neoliberalismoaren eta postmodernitatearen aroan… Mikrokosmos maila zeharo gainditzen duen inguru bat esploratzen du, kasik denbora errealean, hogei urteetan zehar."
FUN HOME
90. hamarkadaren erdialdean hasi zen liburu autobiografiko baten lanketan, eta 7 urteren ondoren 2005 urtean 'Fun Home' argitaratu zuen, bere familiari buruzko memoriak jasotzen dituen komikia.
New York Timesen arabera salduenetakoa izan zen eta Time aldizkariak Urteko Liburu izendatu zuen.
Musikal gisa ere egokitu da eta hainbat Tony Sari jaso ditu.
2012 Are You My Mother? [Nire ama zara?] argitaratu zuen.
2021 urtean 'The Secret to Superhuman Strength' (Gizagaindiko indarraren sekretua) komikia argitaratun zuen eta 2021eko nobela grafikorik onenaren izendapena jaso zuen New York Timesen eskutik.