Gerezi Garaia
DATA | 2018 Ekaina, euskaraz, galegoz, gazteleraz eta katalanez |
---|---|
IZENBURUA | GEREZI GARAIA |
ARGITARATZAILEA | txalaparta |
GIDOIA | Belatz |
MARRAZKIAK | Belatz |
JATORRIZKO HIZKUNTZA | Euskara (Edizio Eleanitza (Euskaraz, gazteleraz, galegoz, katalanez) |
FORMATUA | Cartoné |
TAMAINA | 17x24 |
ORRIALDE KOPURUA | 158 |
SALNEURRIA | 22 euro |
ISBN | 978-84-17065-18-8 |
Mikel Santos Belatz marrazkilariak sortu du Cascanten jaiotako Lucio Urtubia anarkista ekintzailearen komiki biografia.
La revolucion por el tejado liburuan Lucio Urtubiak bere autobiografia kontatu zuen, eta Txalapartak 2008an argitaratu zuen.
Urte batzuk beranduago,Txalapartak Lucioren komiki biografia egiteko ideia izan zuen, eta 2016ean Martintxo Altzueta marrazkilariak proposatu zuen komikiaz Belatz arduratu zitekeela: honek enkargua onartuta Lucio Urtubiarekin elkarrizketa luzeak eduki zituen.
Txalapartak zabaldutako sipnosian esaten denez "Belatzek, hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan luze galdekatu du Lucio, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak irudietan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, kaskantarraren biografo ofizial bihurturik, irudigile iruindarrak ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatzen dizkigu: Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziak despistatzeko asmatutako trikimailuak, familia kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga zeharkaldiak… guztia edo ia guztia kontatu digu Luciok akzioz eta ekintzez betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: “Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da”.