SOS Lusitania
SOS Lusitania Patrice Ordas/Patrick Cothias gidoilari bikoteak Jack Manini marrazkilariarekin batera 2013 eta 2015 urteen artean sortutako komikia da. Frantsesetik Joanes Urkixo Beitiak itzuli zuen euskarara eta Harriet Ediciones-ek argitaratu zuen 2016 urtean.
Lehen Mundu Gerran eizandakoragin handia izandako benetazko gertakari batek (mila lagunetik gora hil ziren Lusitania itsasontziaren urperaketan) bidai horren alderdi ezezagunagoak kontatzeko aitzakia bihurtzen da komikiaren bidez. Militarrak, espioiak, enpresariak, filosofo bat... bakoitzat du bere arrazoi pertsonala gerra garaian bidai arriskutsu hau egiteko.
Lan honekin era Harriet Ediciones-ek 2016 eta 2017 urteetan argitaratutako beste zenbait albumekin XX mende hasierako garai gatazkatsua hobe ezagutzeko aukera dago.