Iraganera Bidaia

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

'Iraganera Bidaia' 2015 urtean Andoaingo Udalak argitaratutako komikia da, Andoain herri gisa eratu zenetik 400 urte bete zirela ospatzeko antolatutako ekimenen arteko beste bat.

Komikiaren gidoia Andoainen kokatua dagoen Bideo eta Zine Eskolako kide Ainhoa Aiertza Zabalak eta Jon Verdejo Arangurenek egin zuten; Ainara Audikana Ansak egin zituen marrazkiak.

'Iraganera Bidaia' 3615. urtean kokatzen da. Joane, June, Martin eta Gurutz denboraren makinan sartuko dira 1615. urtera bidaiatuko dute, Andoain Tolosatik bereiztu zen garaira, eta herri gisa nola sortu eta garatu zen ezagutuko dute.

Komikia 5. eta 6. mailako nerabeei zuzendua dago, eta Udalak doan banatu zituen aleak ikastetxeetan.

Andoaingo liburu-dendetan jarriz zen salgai.


ESTEKAK

Andoaindarrak 400, Andoaingo Udala