Axpi

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" Hernanin 1980 urtean jaiotako marrazkilaria da. Soziologia lehenengo eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hanbat komunikabidetan argitaratu ditu komikiak eta H28 aldizkari saretirikoan argitaratu ditu lanak.

Italian Ars In Fabula, Master in illustrazione per l'Editoria ilustrazio masterra burutu zuen.

Wikipediaren arabera, 2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da.

Hainbat liburutan aritu da ilustratzaile gisa 2010 urtetik aurrera: Maddiren ametsak (Desclêe de Brower, 2010), Calle Blas (Eolas Ediciones, 2011), Manta Belaunetan (Ibaizabal, 2011), Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal, 2012), Nahla(Ibaizabal), Izotz zuloa (Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014), Lau lagun (Ibaizabal, 2014), Hartz Izozkijalea (Minis), Mozoloaren bidea (Dobera Euskara Elkartea, 2016) Betaurrekoak hozkailuan (Ibaizabal, 2016)

Paula Estévez Del Diego gidoilariarekin 2017 urteko Etxepare saria irabazi zuen Arraroa albumarekin. Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako beste 20 erakundeen Euskara Zerbitzuek elkarlanean antolatzen dute Etxepare Saria, haurrendako euskarazko albumak sortzea helburu duena. 

Horma-irudi ugari egin ditu Donostialdean eta Tolosaldean bereziki. 2018 urtean Hernaniko Pilotalekuan egindako muralaren sortze prozesuaren bideoa egin zuen.

Hainbat erakusketetan hartu du parte Ilustratzailearen Txokoan Aieteko Kultur Etxea, 2016, Arian- Arian- Hernani, 2016).

KOMIKIGINTZA

Hernaniko Kronikan argitaratu zituen lehen zintak, eta ondoren Berria, Irrien lagunak eta Gara egunkariaren Zazpika eta Gaur8 gehigarrietan kaleratu ditu bere komikiak, baita Xabiroi aldizkarian ere.

H28 saretirikoan parte hartu zuen.

2016ean Jakoba Errekondoren "Altza porru" liburuan parte hartu zuen beste marrazkilari hauekin batera: Ainara Azpiazu, Antton Olariaga, Mattin Martiarena, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Zaldieroa.

Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak burutzen ditu ume eta gazteekin. 

2016an,"Tirabirak/Tiras que aflojan"izeneko proiekturako jaso ziren bere hitzak eta komikiak, beste hainbat marrazkilariekin batera euskal gatazka prentsako binetagileen ikuspegitik nola jorratu zen islatzeko asmoz.

2017 urtean Axpi eta Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariek Bruselako Fête de la BD komiki jaialdian parte hartu zuten Etxepare Institutuaaren eskutik eta haurrentzako tailerrak eskaini zituzten.

Mikel Begoña, euskal komikiaren historian aditua, Unai Iturriaga, bertsolari zein marrazkilaria, eta Ainara Azpiazu ‘Axpi’ eta Mikel Antero marrazkilariak.

Haren lana www.ainaraxpi.blogspot.com blogean ikus daiteke.


http://irutxulo.hitza.eus/2016/06/10/ainara-azpiazu-axpi-marrazkilaria-elkarrizketa/

https://m.facebook.com/Axpi-Ilustrazioa-170746476295218/?locale2=eu_ES