Elkar
Wikipediako sarreraren arabera, Elkar Donostiako Igara auzoan egoitza duen Euskal Herriko argitaletxe bat da. 1977an sortu zen. Bi arlo nagusi lantzen ditu: liburuak eta musika. Liburuei dagokienez bi alor nagusi bereizten dira: literatura eta ikasliburuak.
Elkar Fundazioa da argitaletxearen jabea (hasieran Elkarlanean Fundazioa) baita beste hauena ere: Ttarttalo, Oihuka, Sua edizioak eta Txertoa.
Elkar Banaketa eta Elkar liburudenda sarea ere hartzen ditu bere baitan. Bere denden sarean komikien atala izan ohi du eta webgunean argitaletxe ugaritako komikiak ditu eskuragarri.
Elkar Fundazioak 2009 urtetik aurrera Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatzen du haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta euskara sustatzeko helburuarekin. 2016 urtean 8. Edizioaren barne lehen aldiz Komiki eta Binetentzako Saria gehitu zuen Elkarrek. DBH3 eta DBH4ko ikasleek har dezakete parte.
Elkar argitaratutako literatur lanen artean Komikiak ere argitaratu ditu, tartean komikigintzaren pertsonai garrantzizko batzuk: 1984 eta 1993 urteen artean Tintinen abenturak euskarara ekarri zituen Elkarrek,eta 1989 eta 1993 urteen artean Elkarrek Asterixen album guztiak argitaratu zituen, 29 album guztira; 1999an Elkarlanean izenpean Obelixen galera euskarara ekarri zuen.(2000 urtea geroztik SALVAT/BRUÑO argitaletxera pasatu ziren Asterix argitaratzeko eskubideak)
Ttarttalok ere komikiak argitaratu izan ditu.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017 | De Rerum Natura 7 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 20152ko abuztutik 2017eko uztaila arte Berria Egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2015 | De Rerum Natura 6 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2013 | De Rerum Natura 5 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2011ko irailetik 2013ko uztaila arte Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2011 | De Rerum Natura 4 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013-2015 urteen artean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2010 | De Rerum Natura 3 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2010 urte hasieratik 2011ko uda bitartean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak. | |
2009 | Pololoak 3. Atxeritoko balada | Elkar | Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | 2009 | |
2007 | De Rerum Natura 2 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko udatik 2007ko uda bitartean Berria egunkarian argitaratutako zintak. | |
2006 | Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa | Elkar | Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | 2006 | |
2005 | De Rerum Natura 1 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2004 | Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña | Elkar | Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | 2004 |