Adur Larrea

komikipediatik
47.60.45.25 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Adur Larrea Bilbon 1982. urtean jaiotako komikigilea da. Arte Ederrak ikasi zituen Leioako unibertsitatean. Ilustrazio lanak egin ditu prentsa eta liburugintzarako, bide...)(r)en berrikusketa, ordua: 01:28, 1 abendua 2017
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Adur Larrea Bilbon 1982. urtean jaiotako komikigilea da. Arte Ederrak ikasi zituen Leioako unibertsitatean. Ilustrazio lanak egin ditu prentsa eta liburugintzarako, bideo animazio eta grafismo lanetan aritzen da. Ziburun bizi eta Kanaldude telebista kanalean egin du lan.

Putz aldizkarian argitaratu zituen lehen lanak.

Nola atera EGA (euskara jakin jabe) libururako ilustrazioak egin zituen.

Berria egunkarian hiru/lau urtetan zintak egin zituen.

‘Euskara jendea’ dokumentalean parte hartu zuen, grafismo lanak eginez

2005ean Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketa irabazi zuen Unai Requejorekin batera, eta 10 urte beranduago festa horiei buruzko zinta batzuk egin zituen.

2010ean "Okatxu hegal egiten" komikia argitaratu zen, Mattin Irigoienen gidoiaz, Asisko Urmenetaren marrazkiekin eta Adur Larrearen koloreztatze lanarekin

Gabriel Aresti Kultura Elkarteak Adur Larreari Gabriel Arestiri buruzko komiki bat egiteko enkargua x egin zion y, eta urtebeteko dokumentazio eta marrazketa2015ean Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa artistak marraztu eta idatzitakoa. Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako ekimena izan da biografia grafiko hau.

Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz eta mardul asko egin dira bere ekarpen intelektualetan zentratuta, literaturan edo euskararen inguruko lanetan, baina hemen pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia. Horretarako, idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emandako laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helaraziz.

Urtebeteko lanaren emaitza da eta erronka handia izan da Larrearentzat, dokumentazio lan handia egin behar izan baitu, marrazteari ekin orduko. Frankismo garaiko giro sozial eta politikoaz gain, lekuak eta jendeak nolakoak ziren ahalik eta fideltasun gehienarekin islatzea izan da Larrearen helburua. Egun komiki munduan oso modan dagoen arren, gurean oso gutxitan -euskaraz are gutxiago- landu izan den generoa da biografiena.


2017ko abenduan Bertsolari aldizkariar Mikel Begoña gidoigileak eta Adur Larrea marrazkilariak Arditutakoak komikia argitaratu zuten. Ugarte

http://iparraldekohitza.eus/2017/04/07/beti-bilatu-izan-dut-euskaraz-lan-egitea-naturalena-zait/

H28 saretirikoan parte hartu zuen.

Xabiroienea zinta argitaratu du Xabiroi aldizkariko xetik Xera bitarte, komikigileen gora beherak gaitzat hartuta. Asiskorekin batera basoilan

Zuzenean marraztu ohi du, adibidez 2017ko Parrapean eta Komikilabea jardunaldietan.

2017an Argia aldizkarian umore grafikoa lantzen hasi da.