Eñaut Aiartzaguena

komikipediatik
47.60.45.25 (eztabaida) (Orria sortu da. Edukia: Eñaut Aiartzaguena Bravo Iurretan 1988an Jaio zen komikigilea da. Irribarrez webgunean bere biografian kontatzen duenez, "Umetatik gustatu izan zait marraztea...)(r)en berrikusketa, ordua: 01:32, 1 abendua 2017
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Eñaut Aiartzaguena Bravo Iurretan 1988an Jaio zen komikigilea da.

Irribarrez webgunean bere biografian kontatzen duenez, "Umetatik gustatu izan zait marraztea (ez horrenbeste margotzea) eta hamaika komiki irakurtzen nituen. Oroitzapen benetan polita daukat Erramun Basajauna, Gabai eta Asterixen abenturen komikiekin. Gaur egun ere esku artean izaten ditut sarri (nahiz eta sekula ez dakidan non gorde leku faltan nabil) eta berriz bizitzen ditut bineta arteko abentura horiek.

Ikasketetan batxilergo artistikoa aukeratu nuenean irakasleek uste izan zuten erratu egin nintzela baina nik argi nuen Arte Ederretako ikasketak egin nahi nituela.

Ez dut unibertsitate garaiko abenturak kontatzen denborarik galduko. 2013. urtean bukatu nituen ikasketak eta beste lan batzuk egiten ibili eta gero 2014. urteko uda aurretxoan ekin nion komiki tirak egiteari. Egia esan ez dute halako arrakasta handirik ere, baina ongi pasatzen dut lan honetan. Eta dirurik ematen ez badu ere horrelako lanekin aurrera ateratzen saiatuko naiz, izan ere, nork behar du sosik irriz ari denean?"

Eguneko tira Crowfunding H28n parte hartu du, Gaur 8