Astiberri

komikipediatik
82.130.175.86 (eztabaida) (ASTIBERRI ARGITALETXEA)(r)en berrikusketa, ordua: 22:24, 4 iraila 2018
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

ASTIBERRI ARGITALETXEA

2001 urtean sortu zen Bilbon Astiberri komiki argitaletxea. Album formatuan argitaratzen ditu nazioarteko komikilarien lanak, Estatu Frantziarrekoak, Estatu Batuaetakoak eta Estatu espainiarrekoak nagusiki.

500 komiki baino gehiago argitaratu ditu sortu zenetik.


Jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen Astiberri: Javier de Isusi donostiarraren Baleak ikusi ditut komikia gazteleraz eta euskaraz argitaratu zen, ondoren euskarara berralgitalpenak izan dira eta Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak izan dira eta 2018an iritsi da euskal autore baten

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK

Euskaraz argitaratutako lehen lanak argitaletxea sortu berritan heldu ziren,2002 urtetik aurrera euskaraz eta gazteleraz argitaratu baitzen Raquel Alzate, Ricardo del Río eta Aritza Bergararen Mitologika saila, ilustrazio eta testuz osatutako liburua (3 liburuki guztira).

2004ean argitaratu zuen Astiberrik euskarazko bere lehen komikia, haurrentzako Gugu sailean: Errege kalamitatea. "Adalbertok ez du lotsa handirik" Lewis Trondheimen gidoiaz eta Fabrice Parmeren marrazkiez; Joxe Rojas izan zen euskaratzailea. Gaztelaniaz, katalanez eta galegoz argitaratu zen ere.

Gugu sailak izan dituen beste 6 liburuen artean soilik Dave McKean eta Neil Gaimanen Otsoak hormetan album ilustratua argitaratu zen euskaraz.

2004 urtean ere gazteleraz eta euskaraz argitaratu zuen (Deustuko Unibertsitatearekin batera) Juan Manuel Díaz de Guereñuk Habeko mik ekimenari buruz egindako azterlana: Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991). Mikel Ugaldek itzuli zuen euskarara.

Jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen Astiberri, eta Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut lana izan zen lehen emaitza: gazteleraz eta euskaraz une berean argitaratu zuten, Bego Montorio arduratu zen lan hori euskarara itzultzeaz, eta bera arduratuizna izan da ere handik aurrera Astiberrik euskaraz argitaratu dituen eskararako itzulpen guztietaz.

2014 urtetik aurrera, urtero komiki bat edo bi argitaratu izan ditu euskaraz, baina danak (lehen aipatutako Isusiren kasua izan ezik) berralgitalpenak izan dira eta Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak izan dira, komikigintzako harribitxiak denak: Paco Rocaren Zimurrak (2014) eta Etxea (2016), Miguel Gallardoren Maria eta Biok (2014) eta Mariak 20 urte betetzen ditu (2015), Alfonso Zapicoren Dublindarra (2015), eta Frederik Peeters-en Pilula Urdinak (2016)

2016eko irailean Argiak argitaratu zuen Jabi Zabalak Fernando Tarancon Astiberri argitaletxeko arduradunari egindako elkarrizketa.

2017 urtean berragitaratu du euskaraz eta gazteleraz 2015 urtean Isusik CEAR erakundearentzat egindako Asylum komikia.

Kasu horietan guztietan (2016an Paco Rocaren Etxea izan ezik),originala argitaratu eta urte batzuetara argitaratu izan da euskarazko bertsioa.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2018 05 MAIATZA
2018 zubigileak.jpg
Zubigileak Astiberri Alfonso Zapico Alfonso Zapico Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri)
2017 11 AZAROA
2017 ondo maite nazazu.jpg
Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua / Astiberri Rosalind B. Penfold Rosalind B. Penfold Ingelesetik itzulia Arrate Hidalgo 2005 Dragonslippers. This is what an abusive relationship loock like: Rosalind B.Penfold(Penguin Group,Canada)
2017 10 URRIA
2017 waluk.jpg
Waluk Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2011, Waluk Astiberri
2017 02 OTSAILA
2007 ASYLUM.jpg
Asylum Berrargitarapena(Bigarrena): Astiberri-CEAR-Euskadi Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena
2016 10 URRIA
2016 pilula urdinak.jpg
Pilula urdinak Astiberri Frederik Peeters Frederik Peeters Frantsesetik itzulia Bego Montorio Uribarren 2001 Frantsesez (Atrabile) 2003 Gazteleraz (Astiberri)
2016 06 EKAINA
2016 etxea.jpg
Etxea Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2016 06 EKAINA (Astiberri)
2015
2015 dublindarra.JPG
Dublindarra Astiberri Alfonso Zapico Alfonso Zapico Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2011 Dublinés (Astiberri)
2015
2015 mariak20.JPG
Mariak 20 urte ditu Astiberri Miguel Gallardo / Maria Gallardo Miguel Gallardo Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2015 (Astiberri)
2014 05 MAIATZA
Baleak.jpg
Baleak ikusi ditut Astiberri Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2014 05 Maiatza Gazteleraz "He visto Ballenas" (Astiberri)
2014 Maria eta biok Astiberri Miguel Gallardo / Maria Gallardo Miguel Gallardo Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007
2014 Zimurrak Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri)
2004 Errege kalamitatea: Adalbertok ez du lotsa handirik Astiberri Lewis Trondheim Fabrice Parme Frantsesetik itzulia Joxe Rojas 2001 Delcourt

KOMIKIGINTZARIBURUZKO AZTERLANAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2004 Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991) Astiberri Juan Manuel Díaz de Guereñu Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak Edizio elebiduna Iñaki Ugalde 2004